Metamorfismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Liburu batetik irudi bat eskaneatu eta artikuluan txertatu
Ingurune metamorfiko atalean informazioa gehitu
84. lerroa:
 
Ingurune metamorfikoak [[Plaken tektonika|plaken tektonikan]] ere deskriba daitezke. Presio handiko eta tenperatura baxuko metamorfismoa subdukzio-eremuetan eta zamalkadura bizkorraren ondorioz arrokak sakonera handietara oso azkar sartzen diren eremuetan gertatzen da. Presio txikiko eta tenperatura altuko metamorfismoa, berriz, bero-fluxu handiko eremuetan gertatzen da, hala nola uharte-arkuetan, gandor ozeanikoetan, eta ukipen-aureola metamorfikoetan. Horien tarteko kondizioen aukera zabala da, eta subdukzio-eremuen ondoko kate orogeniko kontinentaletan gertatzen dira.
 
Berotzearen eta deformazioaren arteko orekari erreparatuz gero, metamorfismoa termikoa, dinamotermikoa eta dinamikoa izan daiteke.
 
# ''Metamorfismo termikoan'', arrokak berotu soilik egiten dira, eta ez dago deformazio nabarmenik. Aldaketa mineralogikoa da nagusi; ehundura aldaketa, berriz, txikia da. Bai ukipen-metamorfismoa eta bai , metamorfismo buriala metamorfismo termikoak dira.
# ''Metamorfismo dinamikoa''. Deformazio handikoa, baina berotze nabarmenik gabea. Ehundura-aldaketa da nagusi. Horrelakoa da, adibidez, failadurekin erlazionatutako deformazio handiko metamorfismoa.
# ''Metamorfismo dinamotermikoan'', deformazioa eta tenperatura aldaketa nabarmena dago. Horren ondorioz, arrokek ehundura-aldaketak eta aldaketa mineralogikoak jasaten dituzte. Eskualde-metamorfismoa dinamotermikoa izaten da gehienetan.
 
== Historia ==