Amadeo I.a Savoiakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
est
20. lerroa:
 
== Espainiako errege ==
[[1868ko Iraultza|Iraultza Loriatsuak]] [[Seiurteko demokratikoa]]rekin amaitu ondoren, [[Elisabet II.a Espainiakoa|Elisabet II.a]] erreginak [[Espainia]]tik ihes egin behar izan zuen. [[Espainiako 1869ko Konstituzioa|1869ko Konstituzioak]] [[monarkia konstituzional]]a ezarri zuen, baina kargua onartuko zuen erregea aurkitzea nekeza zen. Azkenean, Aostako dukea zen Amadeo Savoiakoa ikusi zuten egoki, Italiako erregearen semea. Espainiarekin loturak zituen antzinako dinastia batetik zetorren, progresista zen, katolikoa... [[1870]]eko [[azaroaren 16]]an Espainiako Gorteek Amadeo Savoiakoa aukeratu zuten errege, 191 botorekin; beste botoak, berriz, honela banatu ziren: 60 Errepublika federal baten alde, 27 Montpensier dukearentzat, 8 [[Espartero]] jeneral zaharrarentzat, 2 Errepublika unitarioaren alde, 2 [[Alfontso XII.a Espainiakoa|Alfontso Borboikoa]]ren alde (gero errege izango zena), 1 errepublikarentzat eta beste bat Montpensier dukesa zen, Maria Luisa Fernanda infantarentzat, [[Elisabet II.a Espainiakoa|Elisabet II.a]]ren ahizparentzat; 19 papeletatxartel izan ziren txuri. Horrela aukeratu zuten Amadeo errege.
 
Erabaki honetan, funtsezkoa izan zuen [[Joan Prim]] jeneralaren babesa, baina, [[abenduaren 30]]ean, artean Amadeo [[Espainia]]ra iritsi gabe zela, [[Prim]] erail zuten [[Madril]]en<ref name=mcn>Victoria HORRILLO LEDESMA: [http://www.mcnbiografias.com/app-bio/do/show?key=amadeo-i-de-saboya-rey-de-espanna Amadeo I de Saboya, Rey de España (1845-1890)] Mcnbiografias.com</ref>.
30. lerroa:
[[Abenduaren 30]]ean [[Cartagena]]n lehorreratu eta, [[1871]]ko [[urtarrilaren 2]]an, [[Madril]]era iritsi zen, [[Prim]]en gorpuaren aurrean errezatzera joan zelarik. Ondoren egin zuen zina Gorteen aurrean.
 
[[Espainia]]ko ezegonkortasun politikoak arazo handiak eman zizkion Amadeori. [[Prim]]ek bultzatu zuen eta bere alde bozkatu zuen koalizioa, zatikatuta zegoen, eta [[Francisco Serrano|Serrano]], [[Manuel Ruiz Zorrilla|Ruiz Zorrilla]] eta [[Práxedes Mateo Sagasta|Sagastaren]] goranahi politikoak gobernuaren lana galerazigalarazi zuen<ref>http://www.historiasiglo20.org/HE/10c-1.htm</ref>. Hori gutxi balitz, [[1872]]ko udaberrian [[Bigarren Karlistaldia]] piztu zen<ref name=mcn/>.
 
[[1872]]ko [[uztailaren 18]]an, [[Madril]]en, onik atera zen bere kontrako atentatu batetik. Horren ostean, [[Benito Pérez Galdós|Pérez Galdósen]] arabera, ''"Ah, per Bacco, io non capisco niente. Siamo una gabbia di pazzi"'' (''Bakorengatik, ez dut deus ere ulertzen. Eroetxe bat gara'') esan omen zuen<ref>María Jesús CAVA MESA: [http://www.bilbao.net/cs/Satellite?c=BIO_Publicacion_FP&cid=1279115518754&language=eu&pageid=1279097863535&pagename=Bilbaonet%2FBIO_Publicacion_FP%2FBIO_GrupoPublicacion Un viajero regio en el Norte, Amadeo I.] Bilbao aldizkaria (2011ko abendua). Bilbao.net</ref>. [[Kuba]]n, berriz, [[Hamar Urteko Gerra]] gaiztotuz joan zen. Azkenik, [[1873]]ko [[otsailaren 11]]n, uko egin zion koroari<ref name=mcn/>.