1868ko Iraultza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Seiurteko demokratikoa orrialdera berbideratzen
 
«Seiurteko demokratikoa» orrira zeraman birbideratzea ezabatu da
Etiketa: Birbideratzea ezabatu da
1. lerroa:
[[Image:Gobierno Provisional 1869 (J.Laurent).jpg|thumb|right|225px|1869ko Behin behineko Gobernua.]]
#REDIRECT [[Seiurteko demokratikoa]]
 
'''1868ko Iraultza''', Espainiako historiografian '''Iraultza Loriatsua''' ({{lang-es|La Gloriosa}}) deitua, [[1868|urte hartan]] [[Espainia]]n izandako altxamendu militarra izan zen, [[Elisabet II.a Espainiakoa]] tronutik kendu zuena. Iraultzaren buruzagiek italiar printze bat, [[Amadeo I.a Saboiakoa]], errege izendatu zuten. Erregealdiak bi urte baino ez zituen iraun eta [[Espainiako Lehen Errepublika]]k ordezkatu zuen. Errepublikak ere beste bi urte baino ez zuen iraun eta 1875ean buruzagiek Elisabeten semea, [[Alfontso XII.a Borboikoa|Alfontso XII.a]] errege izendatu eta [[Borboien berrezarkuntza (Espainia, 1874-1931)|Borboiak berrezarri]] zituzten.
 
==Aurrekariak==
1866an [[Joan Prim]] jeneralak burututako matxinada eta San Gil barrakoietako sarjentuen matxinada espainiar liberal eta errepublikanoen atsekabe eta indarraren ikurrak izan ziren.<ref>{{erreferentzia |abizena=De la Fuente |izena=Gregorio |izenburua=España, 1868-1874. Nuevos enfoques sobre el Sexenio Democrático |urtea=2002 |editorea=Rafael García Serrano |argitaletxea=Junta de Castilla y León|lekua=Valladolid |isbn=84-9718-089-5}}</ref> Erbestean zeuden liberal eta errepublikanoek itunak sinatu zituzten [[Ostende]]n (1866) eta [[Brusela]]n (1867). Itunak iraultzaileak ziren oso: ez zuten presidente liberal bat bakarrik bilatzen baizik eta Elisabet erregina tronutik kentzea. Izan ere, liberal eta errepublikano hauen ustetan erregina herrialdeko arazoen eragile nagusia izan zen.<ref>{{erreferentzia |abizena=Fuentes |izena=Juan Francisco |izenburua=El fin del Antiguo Régimen (1808-1868). Política y sociedad |urtea=2007 |argitaletxea=Síntesis |lekua=Madril |isbn=978-84-975651-5-8}}</ref>
 
Erreginaren liberal eta kontserbadoreen arteko ezbai iraunkorrak 1868an moderatuak, progresistak eta [[Unión Liberal]]eko kideak sumindu zituen. Alderdien artean bere gobernuaren kontrako oposizioa areagotu zen. Gainera, 1867an [[Leopoldo O'Donnell]] hil zen eta bere Unión Liberal alderdiaren kideak banatu eta alderdi berriak sortu zituzten, batzuk Elisabeten aurkako mugimenduarekin bat egin zutenak.
 
==Iraultza==
1868ko irailean [[Juan Bautista Topete]] almirantearen esanetara zen [[Espainiako Itsas Armada|Itsas Armada]] [[Cádiz]]en matxinatu zen. Hau, berrogeita hamar urte aurrerago, [[Rafael del Riego]]ko Elisabeteren aitaren aurka hartu zuen erabaki bera izan zen.
 
Prim eta [[Francisco Serrano y Dominguez|Serrano]] jeneralek gobernuaren aurka egin zutenean, Armada gehienak matxinoen alde egin zuen.<ref>{{erreferentzia |abizena=Fontana |izena=Josep |izenburua=La época del liberalismo |liburukia= 6 |bilduma= Historia de España |editroea= Josep Fontana & Ramón Villares |urtea=2007 |argitaletxea=Crítica/Marcial Pons |lekua=Bartzelona |isbn=978-84-8432-876-6}}</ref> Erreginak indar agerraldi labur bat egin zuen eta [[Alcoleako gudua (1868)|Alcoleako guduan]] [[Manuel Pavía Rodríguez de Alburquerque|Manuel Pavíaren]] esanetara zeuden jeneral moderatuak Serranok garaituak izan ziren.
 
1868an [[Donostia]]n zegoen Elisabet erreginak [[Hendaia]]ra ihes egin zuen eta ez zen inoiz Espainiara berriro itzuli. Erbestean, Parisko [[The Peninsula Paris|Castilla jauregian]] bizi zen 1904an hil zen arte.
 
[[File:El general Juan Prim (Museo del Romanticismo de Madrid).jpg|left|thumb|[[Juan Prim]] jenerala, 1868ko Iraultzaren arkitektoa]]
 
Baina erregina tronutik kendu zuen mugimendu iraultzaileak ez zuen helburu bateratu bat; liberal, moderatu eta errepublikanoen koalizioak gobernu berri bat ezarri behar zuen eta Elisabetena baino eraginkorragoa. Gobernua Francisco Serranoren eskuetan utzi zuten, [[Baldomero Espartero]]ren diktaduraren aurkako arkitektoa zelako. [[Gorte Nagusiak (Espainia)|Gorte Nagusiek]] hasieran errepublika bat aldarrikatzea arbuiatu eta Serrano erregeorde izendatu zuten. 1869an konstituzio liberal bat promulgatu zuten, herrialdean ideologia horretako lehena [[1812ko Espainiako Konstituzioa|1812tik aurrera]].
 
Gorteak orduan errege egoki baten bila hasi ziren. Errepublikanoek konstituzioaren zina egingo zuen monarka bat baino ez zuela onartuko esan zuten. 1869an Prim, elisabetar gobernuen aurkako betiereko matxinoa, erregeorde izendatu zuten. Espartero adindua ere kinieletan zegoen, izan ere, progresisten artean oraindik ikur bat izaten zen; baina errege izateari uko egin arren, azken hauteskundean zortzi boto ere izan zituen. Legebiltzarkide askok [[Alfontso XII.a Borboikoa|Alfontso]], Elisabeten semea, proposatu zuten baina gehiengoak amaren itzalean izango zela eta bere portaerak jarauntsiko zituela uste zuten. [[Fernando II.a Portugalgoa|Fernando Saxonia-Coburgekoa]], [[Portugal]]go erregeorde izandakoa, aipatu eta aipatu zuten. Batzuen ustetan, [[Leopoldo Hohenzollern-Sigmaringengoa]] hautagaia ere izan zitekeen baina honek Prusia eta Frantzia arteko gerra bat hasiko zuen.
[[File:La flaca agosto de 1869.JPG|thumb|Karlisten karikatura (1869)]]
1870eko abuztuan, [[Amadeo I.a Saboiakoa]] italiar printzea hautatu zuten. [[Viktor Emanuel II.a Italiakoa]]ren semerik gazteena, Amadeok frantziar edo alemaniar hautagai batek baino arazo politiko gutxiago sortzen zituen. Urte hartako azaroaren 3an Amadeo I.a Espainiakoa izendatu zuten.
 
Azaroaren 27an [[Cartagena]]n lehorreratu zen, Joan Prim Gorteak uztean erail zuten egun berean. Amadeok jeneralaren hilotzaren aurrean konstituzioa berretsiko zuela zin egin zuen. Bi urte baino ez zuen iraun tronuan, alderdi politikoek [[Espainiako Lehen Errepublika]] aldarrikatu arte. Errepublikak ere bi urte baino ez zituen iraun. Alderdi politikoek Elisabet berrezarri nahi ez zutenez, 1875ean bere semea izendatu zuten errege: Alfontso XII.a.
 
== Ikus, gainera ==
#REDIRECT* [[Seiurteko demokratikoa]]
 
==Erreferentziak==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
[[Kategoria:1868ko gatazkak]]
[[Kategoria:XIX. mendea Espainian]]
[[Kategoria:Espainia eta Euskal Herriko historia garaikidea]]