Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
=== Deformazio handiko metamorfismoa ===
Zizaila moldakor handiaren ondorioz [[Arroka milonitiko|arroka milonitikoak]] eratzen dira. Horretarako energia iturri tektonikoetatik dator. Aldaketa nagusia pikor-tamainaren murrizketa handia da, bai pikor xeheko [[Filosilikato|filosilikatoak]] sortuta eta bai sortu gabe.<ref>{{Cite book|hizkuntza=eu|izenburua=Mineralogiaren hastapenak|urtea=|abizena=Nesse|izena=William|orrialdeak=|orrialdea=200|argitaletxea=|ISBN=978-84-9860-870-0}}</ref>
 
 
Ingurune metamorfikoak [[Plaken tektonika|plaken tektonikan]] ere deskriba daitezke. Presio handiko eta tenperatura baxuko metamorfismoa subdukzio-eremuetan eta zamalkadura bizkorraren ondorioz arrokak sakonera handietara oso azkar sartzen diren eremuetan gertatzen da. Presio txikiko eta tenperatura altuko metamorfismoa, berriz, bero-fluxu handiko eremuetan gertatzen da, hala nola uharte-arkuetan, gandor ozeanikoetan, eta ukipen-aureola metamorfikoetan. Horien tarteko kondizioen aukera zabala da, eta subdukzio-eremuen ondoko kate orogeniko kontinentaletan gertatzen dira.
 
== Historia ==