Erregai fosil: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
19. lerroa:
Bere jatorrian substantzia organikoen deskonposizioa dago, bizitzeko airerik behar ez duten mikrobioen eraginez gertatzen dena (anaerobioak). Petrolioa duela hainbat milioi urte sortu zen, fosil bihurtu ziren animalia eta landareetatik abiatuta. Fosiltzeko, animaliak lokatzetan edo hareatan lurperatuta geratu behar du, hezurrak desegin baino lehenago. Milaka urtetan zehar, hezur hondar horien gainean [[sedimentu]] geruzak pilatuz joan ziren, eta mineralak sartu ziren, petrolio bihurtu arte. Petrolioa [[Hareharri|hareharrizko]] arrokak osatzen dituzten hondar aleen arteko tarteetan gordeta egoten da, eta horien jatorria itsasokoa, ibaikoa, glaziarretakoa edo aintziretakoa izan daiteke. Beraz, petrolio erreserbak lurpean daude, ehunka metrora, edo milaka metrora, eta horien kokapen zehatza jakiteko metodo bakarra esplorazio zundaketak dira.
 
Gaur egun, putzuetatik petrolioa erauzteko teknikarik erabiliena zundaketa birakaria da. Oliobideetan zehar gaia biltegietako tankeetaraino eramaten da, eta handik bere helmugara bidaltzen da.
 
== Ikatza ==
 
Ikatza, erregai fosil beltz eta gogorra da, gehienbat [[Karbono|karbonoz]] osatuta eta jatorri ezberdineko landareen hondakinez osatuta dago. Hondakin hauek, [[geologia]] aldi askotan zehar urpean (ingurune [[erreduzitzaile]]<nowiki/>an) metatu, eta [[bakterio]] anaerobioen eraginez deskonposatzen hasi ziren, modu honetan, oxigenoa eta hidrogenoa askatu eta karbono proportzioa handitu zen. Ondorioz, aintzira, ibai, delta eta antzeko ingurune sedimentarioetan, karbono ugari zuten sedimentu kantitate handiak metatu ziren. Ondoren, sedimentu horiek beste batzuek estali zituzten, eta lurperatuz joan ziren. Lurperatu ahala, [[gradiente geotermikoa]]<nowiki/>k eraginda, tenperatura igo egiten da eta presioa handitzen da, horrela, ikazte-prozesurako beharrezko baldintzak sortzen dira. Hondakin hauek, airearen ukimenetik kanpo jasandako presioaren, beroaren eta bakterioen eraginez eratzen da ikatza.<ref>{{Erreferentzia|izena=Elixabete|abizena=Etxeberria|izenburua=Dokumentua|data=2009-09-17|url=https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/ikatz|aldizkaria=zthiztegia.elhuyar.eus|sartze-data=2018-11-30}}</ref>
 
 
 
Ikatzak karbono eta gai lurrunkorren edukiaren arabera sailkatzen dira: [[antrazita]] (% 90-98 karbono), harrikatz bituminosoa (% 70-90) eta [[Lignito|lignitoa]] (< % 70). [[Bero-ahalmena]], oso lotuta dago erregaiaren osaera kimikoarekin, karbono kantitatearekin, hain zuzen ere. Beraz, ikatza bero-ahalmen handiaren ondorioz erregaitzat (gaur egun zentral termikoetan nagusiki) eta produktu batzuk lortzeko lehengaitzat ([[Koke|kokea]], gas erregai batzuk, [[sintesi-gasa]], gas natural sintetikoa...) erabiltzen da.
<br />
== Gas naturala ==
 
== Gas naturala ==
[[Pisu molekular]] txikiko hidrokarburo ase gaseosoen nahastea, petrolioa bezala lurpean metatutako organismoen transformazio geldoaren emaitza dena eta hobietan horrekin batera edo bakarrik dagoena. Osagai nagusia [[Metano|metanoa]] da (% 80-99 bolumenean) eta horrez gain [[etano]], [[propano]] eta [[Butano|butanoa]] ere badaude. Nitrogenoa, [[Karbono dioxido|karbono dioxidoa]] eta [[hidrogeno sulfuroa]] ere izaten ditu. Gas naturala lurrazaleko arroka porotsuen zirrikituetan egoten da, airerik gabe, 2.000-5.000 metro bitarteko sakoneran. Normalean, petrolio gordinaren hobien aldamenean egoten da, baina bakarrik ere egon daiteke, beste hidrokarburo edo gas kantitate txikiekin batera. Gas naturala petrolioaren eratze prozesu beraren emaitza da. Lurpean (toles [[Tektonika|tektonikoe]]<nowiki/>tan) harrapaturiko materia organikoaren deskonposizio anaerobikoaren ondorioz eratu zen, orain dela 50 milioi urte inguru. Horretarako oinarrizko baldintza izan zen mikroorganismoak oxigenorik gabeko ingurunean egotea. Horregatik egoten da gas naturala oxigenoari igarotzen uzten ez zioten geruzak dauden tokietan, adibidez, basamortu edo itsas hondoaren azpian. Petrolioak eta gas naturalak lur iragazkor eta porotsuaren geruzetatik ihes egin zuten, lur iragazgaitzezko kupula baten azpian edo [[faila]] baten kontra harrapatuta geratu arte. Beraz, metatzean, gaur egun aurkitu diren hobiak eratu ziren.<ref>{{Erreferentzia|izena=MARI|abizena=KARMEN|izenburua=Gas naturala|data=2009-09-17|url=https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/gas%20natural|aldizkaria=zthiztegia.elhuyar.eus|sartze-data=2018-11-30}}</ref>
Erregaitzat erabiltzen da batez ere, eta industria kimikoan lehengaitzat ere bai. Petrolioak eta harrikatzak baino bero-ahalmen txikiagoa du eta horiek baino karbono dioxido gutxiago aireratzen du.
 
<br />
 
 
Erregaitzat erabiltzen da batez ere, eta industria kimikoan lehengaitzat ere bai. Petrolioak eta harrikatzak baino bero-ahalmen txikiagoa du eta horiek baino karbono dioxido gutxiago aireratzen du.
 
== Erregai fosilen abantailak eta desabantailak ==
54 ⟶ 52 lerroa:
*Balio ekonomiko handiko baliabideak diraeta bere uztiapena gatazkak suerta ditzake. <ref>{{Erreferentzia|izenburua=Qué son los combustibles fósiles y su formación|hizkuntza=es-ES|url=https://www.ecologiaverde.com/que-son-los-combustibles-fosiles-y-como-se-formaron-1349.html|aldizkaria=ecologiaverde.com|sartze-data=2018-11-30}}</ref>
 
<br />
== Ingurunerako ondorioak ==
Gaur egun, giza jarduerak isuritako gasen ondorioz, berotegi-efektua gehiegi hazi da, arazo larria bihurtzeraino.
62 ⟶ 61 lerroa:
 
Horrek aldaketak ekarriko lituzke itsaso bazterrak gaur egun duen mailari dagokionez eta ondorio larriak izango lituzke itsasertzean dauden herrientzat.<ref>{{Erreferentzia|izena=Kultur|abizena=Saila|izenburua=d1401034|hizkuntza=eu|data=2011-07-13|url=http://www.euskara.euskadi.eus/r59-luredir/es/contenidos/articulo/c1401/eu_d1401034/1401034.html|aldizkaria=www.euskara.euskadi.eus|sartze-data=2018-11-30}}</ref>
 
<br />
 
==Erreferentzia ==