«Metamorfismo»: berrikuspenen arteko aldeak

1.366 bytes added ,  Duela 1 urte
ez dago edizio laburpenik
Metamorfismoa gertatzen ari den bitartean, hainbat aldaketa gerta daitezke arrokan. Aldaketa horiek dira, besteak beste, birkristaltzea, mineral berriak haztea, ehundura-aldaketak eta konposizio-aldaketak.
 
=== ''Birkristaltzea'' ===
[[Birkristaltze]] prozesuan, arrokan lehendik dauden [[Mineral-pikor|mineral-pikorren]] tamaina eta forma aldatzen da. Tenperatura altuan dauden arrokak birkristaldu egiten dira eta pikor larriagokoetan bihurtzen dira, tenperatura altuetan [[Ioi|ioien]] migrazioa errazagoa baita. Oso deformatuak dauden mineralak birkristaltzen hasten direnean haien pikor-tamaina txikitzen da. Deformazio-energia murriztu ondoren, mineralak birkristaltzean pikor finak elkartu eta pikor handiagoak eratzen dituzte. Beraz, deformazio harikorra jasaten ari diren arroken pikorren tamaina, deformazioak eragindako txikitzea eta birkristaltzearen ondoriozko handitzearen arteko orekan dago.
 
=== ''Mineral berriak haztea'' ===
Mineral berriek, haztean, lehendik zeuden mineralak (ezegonkorragoak) ordezkatzen dituzte; sortzen diren mineralak aurretik zeudenak baino egonkorragoak dira arroka jasaten ari den tenperatura- eta presio-kondizioetan. Terrane metamorfiko askotan, arroken mineralogia adatzen da tenperatura igo ahala. Arroka baten [[mineralogia]] arroka horrek jasan dituen tenperaturaren eta presioaren adierazle bat da. Askotan, fluido-galerarik ez badago, metamorfizatzen ari diren arroken konposizio osoa ez da aldatzen. Horregatik, mineral berri bat agertzeko , lehendik dauden mineralak kontsumitu behar dira.
 
=== ''Ehundura-aldaketak'' ===
 
== Metamorfismo motak ==