Ireki menu nagusia

Aldaketak

No change in size, Duela 9 hilabete
ez dago edizio laburpenik
Presioa sarkontasunarekin haunditzen da. Metamorfismoan lau presio mota desberdinak parte hartzen dute.<ref>{{Cite web|url=http://e-ducativa.catedu.es/44700165/aula/archivos/repositorio/750/985/html/12_la_presin.html|izenburua=Presio motak|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
 
*''Presio litostatikoa'': Arroka batek jasotzen duen presioa da, norabide guztietan berdina izanik, hots, hidrostatikoa da. Azal kontinentalean aurkitzen diren arrokak ozeanikoan aurkitzen direnak baino presio handiagoa jasotzen dute geruzen lodiera dela eta. Kate orogeniko aktiboetan, beste esfortzu bat ere izaten da: [[Desbideratze-esfortzu|desbideratze-esfortzuak]]. Desbideratze-esfortzuak adierazten du presioa zer neurritan ez den berdinsberdina norabide guztietan. Neurri hori ez da handia izaten (segur aski, bar gutxi batzuk, 100 bar baino gutxiago, besterik ez), eta ez du eragin nabarmenik arroka metamorfikoetako mineralen presio-egonkortasunean. Dena den, desbideratze esfortzuari zor zaio [[terrane metamorfiko]] askotako deformazio zabala, eta esfortzu horren ondorioz eratzen dira, halaber, arroka metamorfikoetako [[Foliazio (argipena)|foliazioak]] eta foliazioarekin lotutako fabrikak.
*''Zuzendutako presioa'': Indar batek arroka baten gain eragindako presioa da. Aurreko presioaren kontrakoa da, presioa norabide guztietan modu desberdin batean aplikatzen delako. Gertaera honek, arrokak apurtzea eragiten du.
*''[[Jariakin|Fluido]]''<nowiki/>''en presioa'': Arroken [[Poro (argipena)|poro]]<nowiki/>etan aurkitzen diren fluidoek kristalen gain eragiten duten indarra da. Sarkontasun gutxiko lekuetan presio litostatikoaren bezalako eragina du.
=== Fluidoen agerpena ===
Arroken poroetan agertzen diren fluiodoak, [[Ur|urez]], [[Karbono dioxido|karbono dioxidoz]] eta [[gatz|gatzez]] osatutako nahastea da. Aipatutako nahasteak [[mineral]] batzuk disolbatzeko eta [[erreakzio kimiko]] metamorfikoetan elementu kimikoak emateko gaitasuna du.<ref>{{Cite web|url=http://e-ducativa.catedu.es/44700165/aula/archivos/repositorio/750/985/html/13_la_presencia_de_fluidos_y_la_composicin_de_la_roca_original.html|izenburua=Fluidoak|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
 
<br />
 
== Prozesu metamorfikoak: ==
Metamorfismoa gertatzen ari den bitartean, hainbat aldaketa gerta daitezke arrokan. Aldaketa horiek dira, besteak beste, birkristaltzea, mineral berriak haztea, ehundura-aldaketak eta konposizio-aldaketak.