«Metamorfismo»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
(Liburu batetik informazioa gehitu)
Presioa sarkontasunarekin haunditzen da. Metamorfismoan lau presio mota desberdinak parte hartzen dute.<ref>{{Cite web|url=http://e-ducativa.catedu.es/44700165/aula/archivos/repositorio/750/985/html/12_la_presin.html|izenburua=Presio motak|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
 
*''Presio litostatikoa'': Arroka batek jasotzen duen presioa da, norabide guztietan berdina izanik, hots, hidrostatikoa da. Azal kontinentalean aurkitzen diren arrokak ozeanikoan aurkitzen direnak baino presio handiagoa jasotzen dute geruzen lodiera dela eta. Kate orogeniko aktiboetan, beste esfortzu bat ere izaten da: desbideratze-esfortzuak. Desbideratze-esfortzuak adierazten du presioa zer neurritan ez den berdins norabide guztietan. Neurri hori ez da handia izaten (segur aski, bar gutxi batzuk, 100 bar baino gutxiago, besterik ez), eta ez du eragin nabarmenik arroka metamorfikoetako mineralen presio-egonkortasunean.
*''Zuzendutako presioa'': Indar batek arroka baten gain eragindako presioa da. Aurreko presioaren kontrakoa da, presioa norabide guztietan modu desberdin batean aplikatzen delako. Gertaera honek, arrokak apurtzea eragiten du.
*''[[Jariakin|Fluido]]''<nowiki/>''en presioa'': Arroken [[Poro (argipena)|poro]]<nowiki/>etan aurkitzen diren fluidoek kristalen gain eragiten duten indarra da. Sarkontasun gutxiko lekuetan presio litostatikoaren bezalako eragina du.
*''Konfinamendu presioa'': Fluidoak eta presio litostatikoa batzean sortutako presio erresultantea da.
 
Presioak ere garrantzi handia du metamorfismoan. Arrokek egiten duten presioa presio litostatikoa da, (P), eta honela kalkulatzen da: '''<big>P=''pgh''</big>''' non ''p'' (kg/m^3) gaineko arroken dentsitatea baita, ''g'' (9.80m/s^2) grabitatearen azelerazioa, eta ''h'' (m) sakonera. Presioa pascaletan neurtzen da (1 Pa= 1 kg m/s^2). Presio handiek dentsitate handiko mineralak eratzea eratzea sustatzen dute, katioien koordinazio-zenbakiak presioa handitu ahala handitzen direlako ( izan ere, presioak estuago paketatzera behartzen ditu anioiak).<ref>{{Cite book|hizkuntza=Euskera|izenburua=Mineralogiaren hastapenak|urtea=|abizena=Nesse|izena=William|orrialdeak=|orrialdea=195|argitaletxea=|ISBN=978-84-9860-870-0}}</ref>
 
<br />