Goierriko gipuzkera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
/* Ezaugarri fonetiko eta morfologikoak- "Bai, ala?" esamoldea Goierriko hizkeran.
75. lerroa:
* Goierritar hizkeran hika egitea gaur egun arte eta batez ere udalerri txikietan oso ohikoa izan da, baina erabilera apaldu egin da gazteen artean. Noka (neskei egiten zaien hitanoa), bereziki, ia erabat galdu da gazteen artean, euskaldunenak diren herri txiki eta auzoetan izan ezik. Adizki alokutiboen Goierriko erabileraren zenbait adibide: ''eman iezadak/iezadan eskua > emaiak/emaian eskue, joan hadi popatik hartzera > junai popatio hartzeaa.''
* Beste euskara batzuetan bezala (eta Euskaltzaindiak euskara batuaren ahoskerarako forma egokitzat onartua), Goierriko euskaran ere aldaketa hauek egin ohi dira, hitz baten bukaerako kontsonantea eta hurrengoaren hasierako kontsonantea aintzat hartuta: ''zz > tz, nz > ntz, lz > ltz, rz > rtz, ns > nts, ls > lts, rs > rts''. Adibidez: ''esan zuen > esa'''ntz'''on > mutur zikin > mutu'''rtz'''ikin'', eta abar.
* Galderen amaieran ''Ala'' hitza sarri gehitzea: ''Etxe hoi txurie dek, ala?'' edo ''Tortilla horrek tipula re bazeukik, ala?''.
* Goierriko hizkeran norbaitek esandakoa entzun eta harridura adierazteko ''Bai, ala?'' esaldia maiz erabiltzen da: ''Bizilagunek kotxe berrie eosi dik'', ''Bai, ala?''. Baina harriduraz gain, ironiaz siniskortasuna adierazteko ere erabiltzen da, bai eta zerbait entzun eta entzuten ari denak mintzalariari modu finez bost axola zaiola erantzuteko ere erabiltzen da: ''Aurreko asteburuan lau amurrai arrantzatu nizkian'', ''Bai, ala?''.
 
=== Hitzak eta esamoldeak ===