Ofimatika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{HezkuntzaPrograma}}
Word-eko ikono nagusia zuzenduta, Google Docs-eko pantailazoa gehitua, kanpo estekak openoffice eta libreoffice proiektuei
6. lerroa:
Hogeigarren mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadan eman ziren '''ofimatika'''ren garapenerako lehen pausoak, bulegoetan [[mikroprozesadore]]<nowiki/>ak erabiltzen zituzten gailuen masifikazioarekin batera. Orduan, metodo eta gailu tradizionalak alde batera uzten hasi ziren, bulegoetan lan egiteko metodoa berrituz. Ondorioz, gaur egun esan daiteke guztiz beharrezkoa dela bulegoak sare lokal batera edo Internetera konektatuta egotea.
 
Hasiera batean, '''ofimatika''' idazki digitalak burutzean oinarritzen zen. Gaur egun, ordea, enpresa baten organizazioa komunikazioen menpekoa da gero eta gehiago, eta horrek ondorio argiak ditu '''ofimatika'''ren arloan. Gauzak horrela, '''ofimatika''' honako gai hauetaz arduratzen da: informazioaren trukatze digitalaz, datu numerikoen tratamenduaz, bileren planifikazioaz eta lan-kronogramen administrazioaz.
 
== Pakete eta erreminta ofimatikoak ==
'''Ofimatika'''rekin erlazionatutako zereginak burutzeko, hainbat aplikazio informatiko daude merkatuan. Kasu askotan, aplikazio horiek pakete ofimatikoetan organizatuta egoten dira. Pakete ofimatiko ezagunenak [[Microsoft Office]] eta [[LibreOffice]] dira, baina aipatzekoak dira hauek ere: AppleWorks, Corel WordPerfect, IBM/Lotus SmartSuite, Sun StarOffice, [[OpenOffice.org|OpenOffice]] (dohainikakoa).
 
Pakete horien barnean dauden aplikazio informatikoak “erreminta ofimatiko” izena hartzen dute. Askotariko aplikazioak izan daitezke, hala nola: [[testu-tratamenduko programa]], [[Kalkulu-orri|kalkulu-orria]], [[aurkezpen programa]], [[Datu-base|datu-basea]], [[posta-bezero]]a eta egunerokoa.
 
==== Testu-tratamenduko erremintak ====
[[Fitxategi:Microsoft Word 2013 Iconlogo.PNGpng|alt=|thumb|103x103px|"Microsoft Office" pakete ofimatikoaren "Word" erremintaren ikono nagusia.]]
Testu-tratamenduko erreminten artean, beste guztien gainetik nabarmendu daitekeen programa bat dago: testu-tratamendukoa. Microsoft Office pakete ofimatikoan [[Microsoft Word|Word]] programa da eta LibreOffice paketean [[LibreOffice Writer|Writer]] programa. Aplikazio honek formatudun testu-dokumentuak sortzeko, editatzeko eta modifikatzeko gaitasuna du. Testu-editore sinpleek ez bezala, Word-ek hainbat tipografia erabiltzea, irudiak gehitzea, ortografia-zuzentzaile automatikoa aktibatzea eta sinonimoen hiztegia izatea ahalbidetzen du, beste aukera askoren artean. Gaur egun testuak txukun sortzeko asko erabiltzen den beste tresna interesgarrria [[LaTeX|Latex]] da.
 
22. lerroa:
==== Aurkezpen-erremintak ====
Libre Office eta Microsoft Office paketeen barnean, aurretik aipatutako bi programez gain, aipatu behar den beste aplikazio bat ere badago: [[LibreOffice Impress|Impress]] eta [[Microsoft PowerPoint|PowerPoint]] izeneko aurkezpen-erremintak, hurrenez-hurren. Izenak berak dioenez, publiko baten aurrean aurkezpen bisualak egiteko balio duten aplikazioak da. Programa hauek multimedia-diapositibak irudiekin, testuarekin, audioekin edota bideoekin konbinatzeko aukera ematen dute.
[[Fitxategi:LibreOffice 5.1 Start Center.png|thumb|LibreofficeLibreOffice 5rekin lan egiteko hasierako pantaila. Bere erreminta guztiak eskaintzen ditu.]]
 
==== Beste erreminta batzuk ====
31. lerroa:
 
Erreminta horiei esker, erabiltzaile bat baino gehiagok har dezakete parte dokumentuak sortzen eta editatzen. Hau da, aplikazio hauek dokumentuak hainbat erabiltzaileren artean lantzea (edo bistaratzea, behintzat) ahalbidetzen dute, denbora errealean.
[[Fitxategi:Presentaciones de Google.png|thumb|Google Docs linean dagoen pakete ofimatiko dohakoa da. Hau erabiltzeko Google-n izena ematea ezinbestekoa da.]]
 
[[Sare lokal|LAN sare]]<nowiki/>ei esker, ofimatikaren abantailak era eraginkorragoan aprobetxa daitezke. Kontzeptu bi horiek konbinatuz, posible da sare lokal batetik datuak, mezu elektronikoak edota ahotsa transmititzea. Hori “sare lokaleko ofimatika” izenez ezagutzen da, eta bulegoko lanaren berezko funtzio gehienak (diktatuak, mekanografia, biltegiratzea, kopiaketa, faxa, artxiboen kudeaketa…) kategoria honen barnean sailka daitezke.
 
== Kanpoko estekak ==
 
* [https://www.libreoffice.org LibreOffice]
* [https://www.openoffice.org/es/ Apache OpenOffice]
 
 
[[Kategoria:Bulegoa]]