Ireki menu nagusia

Aldaketak

== Metamorfismoaren P-T baldintzen ebaluaketa kualitatiboa: ==
XIX. eta XX. mendeetan arroka metamorfiko baten ezaugarriak determinatzen zituzten faktoreak ez zeuden oso argi, nahiz eta tenperatura eta presioa eragina zutelaren susmoa egon. [[Goldschmidt]] egindako hainbat ikerketen ondorioz metamorfismoaren ikaskuntzan [[termodinamika]]<nowiki/>k zuen garrantzia zabaltzen hasi zen. Hori dela eta, tenperatura eta presioaren garrantziak finkatu ziren. Honi esker, arroken konposizio kimikoen aldaketa eta arroka bakoitza garatzen zituen mineralak aztertzeko aukera zabaldu zen.
 
 
=== Gradu metamorfikoa ===
Gradu metamorfikoaren terminoa [[1924]]. urtean [[Tilley]] asmatutakoa izan zen metamorfismoaren egoerari buruz hitz egiteko edo arroka baten formazioa azaltzeko P-T espezifikoen baldintzei erreparatuta. Garai horietan arroka metamorfikoen formakuntzan tenperaturak eta presioak zituzten baldintzak ez ziren ezagutzen eta gainera tenperatura metamorfismoaren faktor garrantzitsuena zela uste zen. Hori dela eta gradu hitza tenperaturaren sinonimo bezala erabiltzen zen. 70. hamarkadan, [[Winkler|Winkler-ek]] gradu metamorfikoetan oinarritutako metamorfismoaren banaketa burutu zuen. Aipatutako banaketa tenperatura eta presioaren aldaketen ondorioak bereizten zituen.<br />
 
 
 
 
 
 
 
 
 
== Erreferentziak ==