Sumendi-galdara: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
35. lerroa:
=== Galdara-erupzio eztandagarriak ===
Magma silizean aberatsa bada, galdara maiz igninbritaz, tobaz, erriolitaz, eta beste arroka igneo batzuez asetuta dago. Silizean aberatsa den magmak biskositate handia du, beraz ez da erraz isuritzen basaltoa bezala. Ondorioz, gasek magma barruan presio handitan harrapatuta egoteko joera izaten dute. Magma Lurraren azalera hurbiltzen denean, material gainjarriaren deskargek harrapatuta geratu diren gasak deskonpresio azkarraren menpe egoteak eragiten du, honela magmaren suntsiketa eztandagarria sortuz eta errauts bolkanikoa  eremu zabal gainean zabalduz. Urrutiko laba-jarioa ere leher daiteke.
 
Jarduera bolkanikoak jarraitzen badu, galdararen zentrua jaso daiteke domo berri bat sortuz magma ondoko intrusioaren ondorioz; honen adibide ditugu Cerro Galán, Toba Aintzira, Yellowstone, etab. Silize edo erriolitadun galdara bat lehertzen den bakoitzean ehunka edo milaka kilometro karratutan zehar materiala zabaldu dezake. Krakatoan (1883an) edo Pinatubo Mendian (1991an) gertatutako erupzio txikiek adibidez, suntsiketa garrantzitsu lokalak zein munduko tenperaturaren jaitsiera nabarmena eragin ditzakete. Galdara handiagoak direnak ondorio handiago eta bortitzakoak ekar ditzakete.
 
Yellowstone Galdara azkenekoz lehertu zenetik gutxi gorabehera 650.000 urte pasa dira, honek 1.000 km3 material askatu zituen gutxi gorabehera (arroka-baliokide trinkoaren bitartez neurtuta (DRE-a)), Ipar Amerikaren funtsezko zati bat estaliz, eta 2 metro sakonerako hondamendia sorraraziz. St. Helens Mendian 1980an gertatutako leherketarekin alderatuz gero, honek 1.2 km3-tan zehar (DRE-a) kanporatu zuen materiala.
 
Galdara handi baten erupzioaren efektu ekologikoak Indonesiako Aintzirako Toba-ren erupzioaren agirian ikusi daitezke.
 
==== Toba ====