Sumendi-galdara: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
26. lerroa:
 
== Galdara eraketa ==
Sumendiaren azpian kokatzen den ganbera magmatikoaren uzketa galdararen behera etortzearen eragilea izan daiteke, batzuetan erupzio handi eta lehergaiaren ondorio modura (Tambora 1815an), baita ere erupzio beroak sumendiko alboetan gertatzen direnean (el Gancho de la Fournaise 2007an) edo pitzadura elkartu bateko sistema baten ondorioz (Bár ð arbunga 2014-2015an). Magma nahikoa kanporatzen dutenean, hustutako ganbera magmatikoak ezin du kono magmatikoaren pisua eutsi. Ondorioz, ganbera ertzaren inguruan haustura zirkular bat sortzen da, “ukitze akatsa” deitzen zaiona. Haustura hauek, akats-intrusioetarako elikagai bezala balio dute, eta eraztun dikeak bezala ere ezagutzen dira.
 
Bigarren mailako kebide bolkanikoak eraztun hausteen gainean sor daitezke. Ganbera magmatikoa husten den bitartean, sumendiaren kraterra, ukitze akatsaren barruan, behera etortzen hasten da. Hau, erupzio katastrofiko bakarraren, edo erupzio segida baten emaitza bezala gerta daiteke. Gertaera hauengatik estali daitekeen eremua ehunka edo milaka kilometro karratukoa izan daiteke.
 
=== Mineralizazioa ===
Galdara batzuek dituzten barne gordailu aberatsengatik dira ezagunak. Hoberen kontserbatuta dagoen munduan mineralizatutako galdara, Kanadan kokatuta dago, Ontarioko ipar-mendebaldean hain zuzen ere. Galdara honek Gaizkata Aintzira du izena eta Neoarkear garaian sortutakoa da, duela gutxi gorabehera 2.700 milioi urte.
<br />
 
=== Galdara-erupzio eztandagarriak ===
Magma silizean aberatsa bada, galdara maiz igninbritaz, tobaz, erriolitaz, eta beste arroka igneo batzuez asetuta dago. Silizean aberatsa den magmak biskositate handia du, beraz ez da erraz isuritzen basaltoa bezala. Ondorioz, gasek magma barruan presio handitan harrapatuta egoteko joera izaten dute. Magma Lurraren azalera hurbiltzen denean, material gainjarriaren deskargek harrapatuta geratu diren gasak deskonpresio azkarraren menpe egoteak eragiten du, honela magmaren suntsiketa eztandagarria sortuz eta errauts bolkanikoa  eremu zabal gainean zabalduz. Urrutiko laba-jarioa ere leher daiteke.
 
==== Toba ====