Txikipedia:Organo (biologia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialdea sortu
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
 
Irudia
1. lerroa:
Organo bat, [[Txikipedia:Anatomian|anatomian]] eta [[Txikipedia:Biologia|biologian]], ehun mota ezberdinen batuketa bat da funtzio jakin bat edo batzuk betetzeko. Organo batean [[Txikipedia:Zelula|zelula]] asko daude eta zelula hauek batera jarduten dute denen artean zerbait egiteko. Organo anitzen batuketek funtzio goren bat betetzeko jarduten dutenak sistemak dira.
 
Adibide bat jartzearren, [[Txikipedia:Bihotz|bihotza]] organo bat da, besteak beste gihar zelulek osatutakoa, eta bere funtzioa odola gorputz osora ponpatzea da, bizirik mantentzeko. Bihotza, beraz, forma du eta erauzi daiteke, eta ondorioz osotasun anatomiko bat eratzen du, eta batera jarduten duten zelulen multzoa da eta ondorioz osotasun funtzionala da.
 
== Gorputzeko organo garrantzitsuak ==
[[Fitxategi:Haurrentzako Organoak.svg|thumb|Gorputzeko organo nagusien artean batzuk.]]
Gorputzean organo garrantzitsu asko daude, eta hauek kenduta ezin izango ginateke biziraun. Honen adibide dira:
* [[Txikipedia:Bihotz|Bihotza]]. Odola gorputz osoan zehar ponpatzen du.
* [[Txikipedia:Birika|Birikak]]. Airetik oxigenoa hartu eta odolera pasatzea errazten dute eta odoletik karbono dioxidoa eta beste hondakinak kanporatzen ditu.
* [[Txikipedia:Gibel|Gibela]]. Oso funtzio garrantzitsua dauka energia gordeta eta metabolismoa kontrolatuta.
* [[Txikipedia:Area|Area]]. Ezinbestekoa da [[Txikipedia:Intsulina|intsulina]] eta [[Txikipedia:Glukagoi|glukagoia]] ekoizten dituelako, eta entzima hauen faltan ezin gara bizi.
* [[Txikipedia:Garun|Garuna]]. Gure izaeraren eta pentsamenduen egoitza da.
*[[Txikipedia:Heste mehar|Heste mehea]] eta este[[Txikipedia:Heste lodi|heste lodia]]. Janarietako elikagaiak xurgatzen dituzte.
* [[Txikipedia:Giltzurrun|Giltzurrunak]]. Odola arazten dute eta zikinkeria txiza ekoitzita kanporatzen dute.
* [[Txikipedia:Larruazal|Larruazala]]. Gorputz osoko organo eta muskuluak estali eta babesten ditu. Gorputzeko organorik zabalena da.
 
<br />
[[Kategoria:Txikipedia:Anatomia]]
[[Kategoria:Txikipedia:Giza gorputza]]