Puxika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{Vikidia\|.*\}\} +)
Anatomiaren zabalpen zabala, erreferentziak gehitzea faltan
29. lerroa:
'''Puxika''' edo '''maskuria''' giltzurrunek isuritako [[gernu]]a biltzen duen giza organoa da, non gorputzetik kanporatua izan aurretik biltzen den. Oso organo gihartsua da, eta [[pelbis]]aren behealdean kokatuta dago. Atzealdean bi [[ureter]]rekin komunikatuta dago eta behealdean [[uretra]] eta [[prostata]]rekin. Atzealderago [[ondeste]]a dauka, baina hutsune batek banatuta daude. Emakumezkoengan, puxika [[umetoki]]aren azpian eta [[bagina]]ren aurrealdean dago. Umeengan, maskuria sabelaldean kokaturik dago.
 
Eskuarki 400–620 ml-ko edukiera dauka, baina horren bikoitza ere jasan dezake apurtu barik. Gernu maskuriaren forma oso aldakorra da eta beteta ala hutsik dagoen araberakoa da. Beteta dagoenean borobila da, gutxi gora behera, eta "puxika forma" duela esaten da. Hutsik dagoenean, itxura zapaleko organo bat izango da.
 
Gernu maskuriaren jatorri enbriologikoa [[Alantoide|alantoidean]] dago. Alantoidea zilborrarekin lotzen duen lotailua urakoa deitzen da. Bien artean gernu maskuria garatuko da.<ref>{{Erreferentzia|izena=Sadler, T.|abizena=W.|izenburua=Langman, embriología médica|argitaletxea=Wolters Kluwer|data=2016|url=https://www.worldcat.org/oclc/951098665|edizioa=13ª ed|isbn=9788416353484|pmc=951098665|sartze-data=2018-11-28}}</ref>
 
== Anatomia ==
Gernu maskuria pelbisean kokatzen den organo huts bat da. Bakarra da, eta erdiko lerroan kokatuta dago. Beteta dagoenean pubisaren sinfisiaren gainetik ageri da. Peritoneo azpiko egitura bat da, goiko aldea errai peritoneoak estalita ageri duelarik. Zakuondo utero-besikala dela eta emakumeen gernu maskuria gizonena baino gutxiago estalita dago errai peritoneoagatik. Gizonetan [[Prostata|prostataren]] gainean kokatzen da eta emakumeetan, [[Umetoki|umetokiaren]] aurreko aldean eta hau baino gorago.
 
Puxikak piramide inbertitu baten itxura du. Honen erpina aurrera eta gora kokatzen da, eta erdiko zilbor tolesari dagokio. Hondo edo oinaldea beheko aldean eta atzean kokatzen da, zoru pelbikoan apoiatzen delarik. Atzeko aurpegi honetan bi [[Ureter|ureterrak]] ezartzen dira. Kanpoaldean faszia batek estalita egongo da. Puxikaren gorputza erpinaren eta hondoaren arteko eremua izango da eta alboetatik alboko aurpegiek mugatuko dute. Gernu maskuriaren lepoa [[Uretra|uretrari]] hasiera emango dion atala da.
 
Barneko aldetik, atzeko aurpegian, [[Trigono besikal|trigono besikala]] kokatzen da. Ureterren insertzioen eta gernu maskuriaren lepoaren artean kokatutako ezaugarri histologiko ezberdinetako eta, makroskopikoki (begibistan) kolore argi edo apalagoko eremu triangeluarra.
 
=== Lotailuak ===
Gernu maskuria sendoki lotuta dago inguruko egiturei gernuaz betetzean mugitu ez dadin.
 
Goiko eta aurreko aldean puxikaren aurreko aurpegia eta zilborra lotzen dituen [[Erdiko zilbor tolespen|erdiko zilbor tolespena]] dago. Helduetan lotailu bat da, egitura garapen enbrionarioan zehar itxi egin behar duelako. Itxiko ez balitz, fistula besikalak eratuko ditu.
 
Alboko lotailu pubobesikala gernu maskuriaren lepotik alboetara hedatzen da, eta pelbiko faszian ezarriko da.Lotailu hau sexu bietan ageri da.
 
Emakumeek soilik daukaten lotailu pubobesikal mediala dago baita, sinfisi pubikoan hasi eta atzerantz abiatzen dena, uretraren inguruan bira egiten duena eta berriro beste aldeko sinfisi pubikoan lotzen dena.
 
Gizonetan soilik lotailu puboprostatiko mediala ageri da. Lotailu hau sinfisi pubikoan hasten da eta prostata osoa inguratzen du, gernu maskuriaren azpian kokatzen den guruin handia, gizonek soilik daukatena. Ostean, sinfisi pubikora bueltatuko da beste aldean lotzeko.
 
== Histologia ==
Gernu maskuriaren barneko aldea, gernu bide osoan ematen den moduan, gernu epitelio edo urotelio deitzen den mukosa mota batez estalita dago. Honek forma aldatzeko eta beraz, edukia handitzeko gaitasun handia ematen dio, likidoa gordetzeko organoa dela kontuan izanik.
 
Muskulu leuneko bi geruza dauzka, bat era zirkular batean kokatzen deta eta beste bat luzetara dagoena. Inguruan puxikak geruza fibroso bat edukiko du.
 
== Lotutako gaixotasunak ==
44 ⟶ 69 lerroa:
* [[Zistektomia]]
 
== Erreferentziak ==
<references />
[[Kategoria:Giza organoak]]
[[Kategoria:Gernu-aparatua]]