Ireki menu nagusia

Aldaketak

Fitxategi:65 urtetik gorakoak.svg|65 urtetik gorakoen ehunekoa (2017)
</gallery>
 
 
 
2014an, euskal herritarren %&nbsp;72,8 dira bertan jaioak. Kanpoan jaiotakoen arteko gehienak [[Frantzia]]n eta [[Espainia]]n sortu dira (%&nbsp;18,6), eta beste tokiren batean jaio dira %&nbsp;8,6.<ref name=Petxarroman20141005>Iñaki Petxarroman, [http://www.berria.eus/paperekoa/1815/021/001/2014-10-05/euskal_herritar_ez_ezik_espainiar_edo_frantziar_ere_sentitzen_da_gehiengoa.htm «Euskal herritar ez ezik, espainiar edo frantziar ere sentitzen da gehiengoa»], ''Berria'', 2014-10-05</ref>.
 
Bost biztanletik lauk (%&nbsp;79k) erdara dute lehen hizkuntza. Horien artean %&nbsp;74,1ek [[gaztelania]] edo [[frantses]]a dute lehen hizkuntza, eta %&nbsp;4,9k beste hizkuntzaren bat. Horien artean 34 hizkuntza antzeman dituzte inkesta egileek. Euskara lehen hizkuntza duten herritarrak %&nbsp;15,6 dira, eta [[euskara]] eta beste bat edo beste batzuk %&nbsp;4,6. Euskara edo gaztelania eta frantsesa ez den beste hizkuntza bat dakiten gehienek (%&nbsp;85,2) erabiltzen dute hizkuntza hori senide edo herrikideekin. Beste %&nbsp;9,9k erabili nahiko lukete. Euskal herritar gehienak eremu pribatuan norbere kultura mantentzeko eskubidearen aldekoak dira (%&nbsp;93,2). Administrazioak [[kultura]] bat baino gehiago bultzatzearen aldekoak: %&nbsp;64,2. [[Hezkuntza]] sisteman bertan bizi diren kolektiboen hizkuntzek eta kulturek toki bat izan beharko luketela %&nbsp;56,3k babesten du. Euskal herritarren %&nbsp;80,2k uste dute migratzaileei [[gaztelania]] eta [[frantses]]a jakiteko eskatu behar zaiela. Askoz gutxiago dira, berriz, [[euskara]] jakin behar dutela diotenen portzentajea: %&nbsp;53,2.<ref name=Petxarroman20141005/>
 
Euskal Herrian [[identitate]] kolektibo nagusia euskal herritar eta espainiar edo frantziar sentitzen direnek osatutakoa da: %&nbsp;33,2. Gertutik jarraitzen die euskal herritar bakarrik sentitzen direnek osatutako multzoak (%&nbsp;28,6), eta atzerago dago soilik frantziar edo espainiar sentitzen direnek osatutako multzoa (%&nbsp;10,6). [[Euskal Autonomia Erkidegoa]]n (EAE) euskal herritarra da identitate «erosoena». [[Nafarroa Garaia]]n, nafar identitatea da nagusia (%&nbsp;26,4). [[Ipar Euskal Herria]]n frantziar eta euskal herritar sentitzen dira gehienak: %&nbsp;53,6. Euskal Herriari buruz herritarrek duten pertzepzioan, %&nbsp;45,2ren ustez, zazpi herrialdez osatua da Euskal Herria. Beste %&nbsp;31,7ren ustez, berriz, [[Euskal Autonomia Erkidegoa|EAEra]] mugatzen da.<ref name=Petxarroman20141005/>
 
=== Hiriak eta udalerriak ===