Euskal Herria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
44. lerroa:
'''Euskal Herria''' [[Europa]]ko herrialde bat da. Historikoki [[euskaldun]]en eta [[euskara]]ren lurraldea da, [[Pirinioak|Pirinio]] mendien mendebaldean kokatua, [[Frantzia]] eta [[Espainia]]ren arteko muga egiten duen mendilerroan, eta [[Bizkaiko golkoa|Bizkaiko golkorantz]] zabaltzen dena. Zazpi herrialde edo probintzia hauek barne hartzen ditu: [[Araba]], [[Bizkaia]], [[Gipuzkoa]], [[Lapurdi]], [[Nafarroa Beherea]], [[Nafarroa Garaia]] eta [[Zuberoa]]. Guztira, Euskal Herriak 20.950,3 [[kilometro koadro|km²]] ditu, eta 3.127.994 bizilagun zituen [[2016]]an<ref>{{Erreferentzia|abizena=udalbiltza.eus|izenburua=Udalbiltza|url=http://www.udalbiltza.eus/Euskal_Herriari_begira/Mapa|aldizkaria=www.udalbiltza.eus|sartze-data=2018-02-16}}</ref>.
 
[[Iruñea]] hiriburutzat jo ohi da, arrazoi historikoak direla kausa, nahiz eta izendapen ofizialik ez den. Halaxe iritzi zion [[XVIII. mendea]]ren hasieran [[Joanes Etxeberri|Joanes Etxeberri Sarakoak]]: «Iruiñea eskualdunen hiri buruzagia».<ref>[http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/E/EtxebSaraHatsapenak004.htm Joanes Etxeberri, «Etxeberri Sarakoa»: ''Eskuararen hatsapenak'' (c. 1718)]</ref> Hiririk handiena [[Bilbo]] da, eta [[Gasteiz]] ''de facto'' [[Euskal Autonomia Erkidego]]aren hiriburua da<ref group="oh">Ezein legetan ez da zehaztu, oraingoz, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua zein den.</ref>. Gainera, beste hiru udalerrik dituzte 100.000 biztanle baino gehiago.
 
[[Gizaki]] modernoa orain dela 35.000 urte iritsi zen gaur egungo Euskal Herrira. [[Euskal Herriko historiaurrea|Historiaurrean]] [[labar-arte]]a zein hainbat [[monumentu megalitiko]] utzi zituzten. [[Antzinako Erroma]]ko [[Euskal Herria erromatarren garaian|boterea iritsi zenean]], hainbat leinu zeuden lurraldean. Erromaren erortzea eta gero [[Herri barbaroen inbasioak Euskal Herrian|germaniar leinuen inbasioak]] zein [[Musulmanen okupazioa Euskal Herrian|musulmanek izan zuten boterea]], ahalik eta [[Iruñeko Erresuma]], lehenago, eta [[Nafarroako Erresuma]], ondoren, osatu ziren arte. [[Nafarroako konkista]]ren ondorioz, mende batzuetan Euskal Herriko lurrak Espainia eta Frantziaren esku geratu ziren, hainbat [[foru]] botererekin. Denborarekin, [[Antzinako Erregimenaren krisia Hego Euskal Herrian|Antzinako Erregimenaren gainbehera]] etorri zen, ahalik eta [[Frantziako Iraultza]]ren eta Espainiaren zentralizazioaren ondorioz, botere hondar horiek desagertu ziren. [[XIX. mende]]aren amaieran, [[Karlistaldi]]en galeraren ostean, [[Eusko abertzaletasun]]a sortu eta Euskal Herriaren [[nazio]] izaera aldarrikatu zen. [[XX. mende]]an botere maila ezberdinak eskuratu ditu Euskal Herriak, [[Euskal Autonomia Erkidegoa]] eta [[Nafarroako Foru Komunitatea]] gisa. [[XXI. mende]]an, [[Euskal Hirigune Elkargoa]] sortu zen Ipar Euskal Herrian. XX. mendetik aurrera hainbat saiakera izan dira [[independentzia]] eskuratzeko, [[euskal gatazka]] sortu duena.