Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
[[Iruñea]] hiriburutzat jo ohi da, arrazoi historikoak direla kausa, nahiz eta izendapen ofizialik ez den. Halaxe iritzi zion [[XVIII. mendea]]ren hasieran [[Joanes Etxeberri|Joanes Etxeberri Sarakoak]]: «Iruiñea eskualdunen hiri buruzagia».<ref>[http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/E/EtxebSaraHatsapenak004.htm Joanes Etxeberri, «Etxeberri Sarakoa»: ''Eskuararen hatsapenak'' (c. 1718)]</ref> Hiririk handiena [[Bilbo]] da, eta [[Gasteiz]] [[Euskal Autonomia Erkidego]]aren hiriburua da.
 
[[Gizaki]] modernoa orain dela 35.000 urte iritsi zen gaur egungo Euskal Herrira, eta [[labar-arte]]a zein hainbat [[monumentu megalitiko]] utzi zituen. [[Antzinako Erroma]]ko boterea iritsi zenean, hainbat leinu zeuden lurraldean. Erromaren erortzea eta gero [[germaniar leinu]]ak zein [[arabiar]]rek izan zuten boterea, ahalik eta [[Iruñeko Erresuma]] lehenago eta [[Nafarroako Erresuma]] ondoren osatu zen arte. [[Nafarroako konkista]]ren ondorioz, mende batzuetan Euskal Herriko lurrak Espainia eta Frantziaren esku geratu ziren, hainbat [[foru]] botererekin. Denborarekin, [[Antzinako Erregimenaren krisia Hego Euskal Herrian|Antzinako Erregimenaren gainbehera]] etorri zen, ahalik eta [[Frantziako Iraultza]]ren eta Espainiaren zentralizazioakzentralizazioaren ondorioz, botere hondar horiek desagertu arazi zituztenziren. [[XIX. mende]]aren amaieran, [[Karlistaldi]]en galeraren ostean, [[Eusko abertzaletasun]]a sortu eta Euskal Herriaren [[nazio]] izaera aldarrikatu zen. [[XX. mende]]an botere maila ezberdinak eskuratu ditu Euskal Herriak, [[Euskal Autonomia Erkidegoa]] eta [[Nafarroako Foru Komunitatea]] gisa. [[XXI. mende]]an, [[Euskal Hirigune Elkargoa]] sortu zen Ipar Euskal Herrian. XX. mendetik aurrera hainbat saiakera izan dira [[independentzia]] eskuratzeko, [[euskal gatazka]] sortu duena.
 
Euskal Herriko biztanleei '''euskal herritar''' edo —egun gutxiago erabiltzen den izena— '''euskotar''' deritze; lurraldeari izena eman dion hizkuntza dakitenei, berriz, [[euskaldun]].