Euskal Herria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
44. lerroa:
'''Euskal Herria''' [[Europa]]ko herrialde bat da. Historikoki [[euskaldun]]en eta [[euskara]]ren lurraldea da, [[Pirinioak|Pirinio]] mendien mendebaldean kokatua, [[Frantzia]] eta [[Espainia]]ren arteko muga egiten duen mendilerroan, eta [[Bizkaiko golkoa|Bizkaiko golkorantz]] zabaltzen dena. Zazpi herrialde edo probintzia hauek barne hartzen ditu: [[Araba]], [[Bizkaia]], [[Gipuzkoa]], [[Lapurdi]], [[Nafarroa Beherea]], [[Nafarroa Garaia]] eta [[Zuberoa]]. Guztira, Euskal Herriak 20.950,3 [[kilometro koadro|km²]] ditu, eta 3.127.994 bizilagun zituen [[2016]]an<ref>{{Erreferentzia|abizena=udalbiltza.eus|izenburua=Udalbiltza|url=http://www.udalbiltza.eus/Euskal_Herriari_begira/Mapa|aldizkaria=www.udalbiltza.eus|sartze-data=2018-02-16}}</ref>.
 
[[Iruñea]] hiriburutzat jo ohi da, arrazoi historikoak direla kausa, nahiz eta izendapen ofizialik ez den. Halaxe iritzi zion [[XVIII. mendea]]ren hasieran [[Joanes Etxeberri|Joanes Etxeberri Sarakoak]]: «Iruiñea eskualdunen hiri buruzagia».<ref>[http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/E/EtxebSaraHatsapenak004.htm Joanes Etxeberri, «Etxeberri Sarakoa»: ''Eskuararen hatsapenak'' (c. 1718)]</ref> Hiririk handiena [[Bilbo]] da, eta [[Gasteiz]] [[Euskal Autonomia Erkidego]]aren hiriburua da.
 
Euskal Herriko biztanleei '''euskal herritar''' edo —egun gutxiago erabiltzen den izena— '''euskotar''' deritze; lurraldeari izena eman dion hizkuntza dakitenei, berriz, [[euskaldun]].