Euskal Herria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
70. lerroa:
Gaur egun, Euskal Herria zatitua dagoen administrazio eremuak izendatzeko bestelako izenak ere erabiltzen dira. [[Ipar Euskal Herria]] deritzona frantsesezko ''[[Euskal Herria (Frantziako herrialdea)|Pays Basque]]'' ere bada. [[2017]]ko [[urtarrilaren 1]]etik aurrera [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herriko]] udalerriak, [[Eskiula]] eta [[Jeztaze]] ez beste, [[Euskal Hirigune Elkargoa]] erakundearen barnean egituraketa administratibo bateratua du.
 
[[Hego Euskal Herria|Hego Euskal Herriko]] bi [[autonomia erkidego]]etako bati, [[Euskal Autonomia Erkidegoa]]ri, askotan deitzen zaio ere ''Euskadi'' zein ''Euskal Herria'', nahiz eta hiru herrialde baino ez izan. Hala, [[1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua|Gernikako Estatutuaren]] arabera, «Euskadi zein Euskal Herria» da autonomia erkidego horren izena, [[Espainiako Estatua]]ren barruan eratua.<ref>{{Erreferentzia | hizkuntza=eu | url=www.ivap.euskadi.eus/contenidos/informacion/legedia_euskaraz/eu_3818/adjuntos/Konstituzio-zuzenbidea/Euskal_Herriko_Autonomia_Estatutua.pdf | izenburua=Autonomia Estatutuaren testua | argitaletxea=[[IVAP]]}}</ref><ref group="oh">«1. artikulua:<br />»Euskal herriak, bere naziotasunaren adierazgarri eta autogobernua iristeko, Autonomia Erkidego gisa eratzen du bere burua Espainiako Estatuaren barruan, Euskadi zein Euskal Herria izenez, Konstituzioarekin eta oinarrizko erakunde-arau duen Estatutu honekin bat.»</ref> Estatutu horrek berak dioenez, Nafarroa Garaiak ere badu «Euskal Herriko Autonomia Erkidegoa osatzeko eskubidea»,<ref group="oh">«2. artikulua:<br />»[...] Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoek [...] osatuko dute Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren lurraldea; baita Nafarroakoak ere, baldin eta Konstituzioaren Aldibaterako Laugarren Xedapenean finkatutako jardunbideari jarraituz partaide izatea erabakitzen badu.»</ref> baina [[Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia|EAEko Auzitegi Nagusiak]] ebatzi duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko eskola curriculumean ''Euskal Herria'' izena erabiltzean ezin da [[Nafarroa Garaia|Nafarroako Foru Erkidegoa]] barne hartu.<ref>{{Erreferentzia | url=http://www.diariodenavarra.es/20100204/navarra/el-termino-euskal-herria-decreto-educativo-ibarretxe-vulnera-realidad-navarra.html?not=2010020402345995&dia=20100204&seccion=navarra&seccion2=politica | izenburua=El término "Euskal Herria" en el decreto educativo de Ibarretxe "vulnera" la realidad de Navarra | egunkaria=[[Gara]] | data=2010-02-04}}</ref>
 
== Historia ==