Lotura metaliko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Lana osatu
Lana osatu
17. lerroa:
=== Lotura metalikoa hiru dimentsiotan ===
Esan bezala, lotura metalikoan hainbat metal [[atomo]] elkartzen dira [[elektroi]]ak elkarbanatuz. Atomo hauek hiru dimentsioetan kokatzeko aukera ezberdinak daude eta kokapen mota ezberdin horiei '''paketatze''' esaten zaie. Paketatzeak sinpleak edo trinkoak izan daitezke, bestalde, atomoek hartzen duten kokapen hirudimentsionalaren arabera, paketatzea ere ezberdin izendatzen da. Bi deskribapen hauen arabera azaltzen da metalek izango duten paketatze mota.
 
== Elektroi hodeiak sortutako propietateak ==
Aipatu bezala, metalen arteko loturak sortzean, elektroi hodei baten sorrera ematen da. Elektroi hodei honek berak ematen dizkie metalei beraien propietate bereizgarrienak. Propietate hauek, esan bezala, eroankortasuna eta deformagarritasuna dira.
 
=== '''Eroankortasuna''' ===
Metalek haien artean loturak egiterakoan sortutako elektroi hodeia, izenak dioen bezalaxe, elektroi deslekutuz osatutako elektroi multzo bat da. Metal bakoitzak lotura osatzeko erabilitako elektroiak dira hauek. Elektroi hodeiek, metalei eroaleak izateko gaitasuna ematen diete, izan ere, karga elektriko bat ezartzen badiogu metalari, hau da, elektroi fluxu bat ezartzen badiogu metalari, elektroi hodeieko elektroiak mugiaraziko ditu eta karga transferentzi bat burutuko du metalak. Era sinple batean esanda, matalari ezarritako kanpo karga bateko elektroiek, metalen elektroi hodeiean dauden elektroiak bultzatzen dituzte elektroi fluxu bat sorraraziz.
 
=== '''Deformagarritasuna''' ===
Metalak deformagarriak direla esatean, metal baten itxura aldatzea posiblea dela esaten da. Metala hautsi gabe, bere itxura alda daiteke kubo forma duen metal zati bati xafla itxura ematea posible da edo metal zati berari hari itxura ematea. Metalen deformagarritasuna, elektroi hodeiaren ondorioz sortutako propietatea da, non, metala defromatzerakoan, elektroi hodeia mugitu egiten den, malgutasun handiarekin, eta metala haustea ekiditen den.
 
Beraz, elektroi hodeia mugikorra izateak (metalak sortutako sarean) ematen dizkio metalari porpietate hauek.
 
== Erradio metalikoa ==