Komikiaren historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artegia (eztabaida | ekarpenak)
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
t (GR) File renamed: File:Airboy.jpgFile:Airboy Comics v5 2.jpg Criterion 4 (harmonizing names of file set) · source:https://www.comics.org/issue/6575/
31. lerroa:
==Komikia eta gerra hotza==
 
[[File:Airboy Comics v5 2.jpg|thumb|upright]]Komikietako heroiek alemanen eta japoniarren aurka borrokatu ziren Bigarren Mundu gerra bitartean, eta gerrarako prest iraun zuten gerra hotzak iraun zuen bitartean. Gerra ondoko kezkak eta estuasunak ahazteko, melodrama izan zuen irakurle askok irtenbide egokia ; Juliette Jones, 1953, Stan Drake ; Ben Bolt, John Cullen Murphy. Komiki asko Estatu Batuetako gobernuak zuzenean kontratatuak ziren, pentsamolde nazionalista, kontserbadorea eta intolerantea adieraz zezaten. [[McCarthyismo|McCarthysmoak]] ez zuen komikia salbuetsi. 1954an Comics Code Authority legedia eman zuten, argitaratzaile guztiek nahitaez bete beharrekoa. Haren arabera emakumezkoen irudiak neurritsuak izan behar zuten janzkeraz eta gorpuzkeraz, debekatua zegoen erlijioari edo estatuari erasotzea, eta ongiak gaizkia garaitu behar zuen beti. Debeku horiek guztiak gorabehera, [[Marvel]] etxeak ekinean jarraitu zuen, eta haren eragina ez zen areagotu baizik egin.
 
Baina 1950eko hamarraldian sortu zen bestelako komiki joerarik ere : ''Peanuts'' ([[Charles M. Schulz|Charles Monroe Schulz]]), ''[[Snoopy]]'' txakurraren, Charlie Brown eta bere lagunen abenturek, haien esanek eta ateraldiek berebiziko arrakasta izan zuten, bi milatik gora egunkarietan argitaratu ziren, gero liburuetan bildu, eta mundu guztira zabaldu ziren. Haren grafismo minimalistak eta umore sofistikatuak irakurle intelektualagoak erakarri zituen, eta haren atzetik tankera horretako beste komiki batzuk sortu ziren hamarraldi hartan eta hurrengoan : Jules Feiffer-en satira politikoak, Walt Kelly-ren ''Pogo'', Johnny Hart-en ''B.C.'', [[Quino]] argentinarraren [[Mafalda]] geroago...