Erregai fosil: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
4. lerroa:
== Petrolioa ==
 
Petrolioa substantzia erregaia da, beltza eta likatsua, tenperatura eta presio normaletan likidoa. Hidrokarburo-mota ezberdinen nahasketaz osaturiko likido oliotsua da, jatorri naturalekoa. Batez ere hidrokarburoak eratzen dituzten karbonoz (% 84-87) eta hidrogenoz (% 11-14) osatzen da, eta beste konposatu organikoetatik eratorritako elementuak eduki ditzake (% 1-8), hala nola sufrea, oxigenoa, nitrogenoa, metalak, ura, gatzak eta abar. Bere jatorrian substantzia organikoen deskonposizioa dago, bizitzeko airerik behar ez duten mikrobioen eraginez gertatzen dena (anaerobioak). Petrolioa duela hainbat milioi urte sortu zen, fosil bihurtu ziren animalia eta landareetatik abiatuta. Fosiltzeko, animaliak lokatzetan edo hareatan lurperatuta geratu behar du, hezurrak desegin baino lehenago. Milaka urtetan zehar, hezur hondar horien gainean sedimentu geruzak pilatu ziren, eta mineralak sartu ziren, gaur egun petrolio esaten diogun hori bihurtu arte.
Oro har, petrolioa hareharrizko arrokak osatzen dituzten hondar aleen arteko tarteetan gordeta egon ohi da, eta horien jatorria itsasokoa, ibaikoa, glaziarretakoa edo aintziretakoa izan daiteke. Petrolio erreserbak lurpean daude, ehunka metrora, edo milaka metrora, eta horien kokapen zehatza jakiteko metodo bakarra esplorazio zundaketak dira. Gaur egun, putzuetatik petrolioa erauzteko teknikarik erabiliena zundaketa birakaria da. Oliobideetan zehar gaia biltegietako tankeetaraino eramaten da, eta handik bere helmugara bidaltzen da.