Erregai fosil: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
11. lerroa:
Ikatza, erregai fosil beltz eta gogorra da, gehienbat karbonoz osatuta eta jatorri ezberdineko landareen hondakinez osatuta dago. Hondakin hauek, geologia aldi askotan zehar urpean (ingurune erreduzitzailean) metatu, eta bakterio anaerobioen eraginez deskonposatzen hasi ziren; hala, oxigenoa eta hidrogenoa askatu eta karbono-proportzioa handitu zen. Ondorioz, aintzira, ibai, delta eta antzeko ingurune sedimentarioetan, karbono ugari zuten sedimentu kantitate handiak metatu ziren. Gerora, sedimentu horiek beste batzuek estali zituzten, eta lurperatuz joan ziren. Lurperatu ahala, gradiente geotermikoak eraginda, tenperatura igo egiten da eta presioa handitzen da, horrela, ikazte-prozesurako beharrezko baldintzak sortzen dira. Hondakin hauek, airearen ukimenetik kanpo jasandako presioaren, beroaren eta [[Bakterio|bakterioen]] eraginez eratzen da ikatza.
 
IkatzaIkatzak karbono eta gai lurrunkorren edukiaren arabera sailkatzen dira: antrazita (% 90-98 karbono), batezharrikatz bituminosoa (% 70-90) eta lignitoa (< % 70). Bero-ahalmena, oso lotuta dago erregaiaren osaera kimikoarekin, karbono-kantitatearekin, hain zuzen ere. Beraz, ikatza bero-ahalmen handiaren ondorioz erregaitzat (gaur egun zentral termikoetan nagusiki) eta produktu batzuk lortzeko lehengaitzat (kokea, gas erregai batzuk, sintesi-gasa, gas natural sintetikoa...) erabiltzen da.
 
== Gas naturala ==