Adingabe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
62. lerroa:
'''Erruzko erantzukizuna'''ren eremuan borondate askerik edo jarduteko gaitasun nahikorik ez izateak duen garrantzia aipatu behar da: ezgaiak edo adingabeak kaltea ordaintzeko obligaziorik badu? '''Erantzukizun zibilari''' buruzko araudi penala kontuan hartuta, zera ondoriozta dezakegu: [http://www.ivap.euskadi.eus/contenidos/informacion/legedia_euskaraz/eu_3818/adjuntos/Zigor-zuzenbidea/Adingabeen_erantzukizun_penala.pdf '''urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoak'''], adingabeen erantzukizun penala arautzen duena: bere 61.3. artikuluan xedatzen du ezen, '''14-18 urte bitarteko adingabeek''' eragindako kalteengatik, beren gurasoek, tutoreek, harrera-hartzaileek eta egitatezko zein legezko zaintzaileek '''erantzukizun zuzena, objektiboa eta solidarioa''' izango dutela. Jakina da 18 urtetik gorakoek erantzukizun penala eta zibila zuzena eta bakarkakoa dutela, ezgaituta ez badaude behintzat (Zigor Kodeko 116. artikulua). Ezgaiei dagokienez, kontuan hartuko beharko dira Zigor Kodeko 118. eta 120. artikuluak, ezgaitasun kausaren araberako erantzukizun ezberdina ezartzen baitute.
 
Hala ere, aipatu dugun 5/2000 Lege Organikoa '''14-18 urte''' bitarteko adingaben erantzukizun penalaren eta bide batez, erantzule penala izateagatik egotziko zaien erantzukizun zibilaren inguruan hitz egiten du. Hori horrela, '''14 urte baino adinez txikiagoak''' diren kasuetan, Kode zibileko erantzukizun zibilaren inguruko eraentza aplikatuko zaie.<ref>{{Cite book|Obligazio Zuzenbidea eta Erantzukizun Zibila (EHU/UPV)=|hizkuntza=|izenburua=|urtea=|abizena=|izena=Obligazio Zuzenbidea eta Erantzukizun Zibila|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=|ISBN=}}</ref>
 
== Zigor erantzukizuna ==