Adingabe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
44. lerroa:
# Epaileak hori ematen duenean."<br />
 
'''[https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-1981-11198 11/1981 maiatzaren 13ko Legeak] (Filiazioaren, guraso ahalaren eta ezkontzaren erregimen ekonomikoaren Kode Zibileko arauak aldatzen dituena)''' adingabearen inguruko Kode Zibileko arau batzuk aldatu zituen, [[Adingabe|adingabea]]<nowiki/>ri nolabaiteko gaitasuna aitortuz; hala ere, gaitasun mugatua. Zuzenbide positiboaren helburua, oro har, jarduteko gaitasunaren eskuratzearen prozesua graduala eta pixkanaka lortzekoa dela ziurtaraztea da. Adibidez, 16 urte betetzen dituen adingabeak bere lan edo industriagatik lortutako fruituak administratuko ditu, bere kabuz. Era berean, emantzipazioa daukagu; izan ere, 16 urterekin eskuratzen da eta ordura arte izan duen ordezkaritzapetik askatzea suposatzen du (guraso ahaletik askatzea; hau egikaritu behar baita emantzipazioa gauzatzeko), jarduteko gaitasun mugatu bat eskuratuz. Kode Zibileko 317. Artikuluari jarraikiz:  “Guraso-ahala egikaritzen dutenek [[Emantzipazio (argipena)|emantzipazioa]] eman dezaten, beharrezkoa da [[Adingabe|adingabea]]<nowiki/>k hamasei urte izatea eta adingabe horrek emantzipazioari adostasuna ematea. Emantzipazio hori eman daiteke, eskritura publikoaren bidez edo Erregistroaren ardura duen epailearen aurrean egindako agerraldiaren bidez.”