«Nadia Murad»: berrikuspenen arteko aldeak

518 bytes added ,  Duela 2 urte
ez dago edizio laburpenik
 
Esklabu moduan atxikitua izan zen [[Mosul|Mosuleko]] hirian, kolpekatua, zigarroz erreta, eta bortxatua ihes egiten saiatu zenean. Nadia ihes egiteko gai izan zen bere bahitzaileak etxeko atearen sarraila irekita utzi zuelako. Familia bizilagun batek hartu zuen bere etxean, zaindu eta Estatu Islamiarrak kontrolatuta zeukan areatik klandestinoki ateratzea lagundu zioten. Honek, [[Duhok errefuxiatuen kanpamendura]] iristea ahalbidetu zion, Irak iparraldean. 2015eko otsailean, bere lehen testigantza eman zuen ''[[La Libre Belgique]]'' berriemaileen aurrean [[Rwanga kanpamenduan]] zegoen bitartean, kontainer baten barnean bizitzen. 2015ean, [[Alemania|Alemaniako]] gobernuko errefuxiatu programa batez baliatu zen 1000 ume eta emakumeen arteko bat izan zen, honela bere bizitoki berria bihurtuz.
 
== Ekarpenak ==
2015eko abenduaren 16ean, Muradek "[[Nazio elkartuak|Nazio Elkartuen Segurtasun Kontseilua]]" informatu zuen gizakien tratamendu eta istiluei buruz. Hau izan zen kontseiluak gaiari buruz inoiz jasotako lehen informazioa. Bere embaxadore rolak eskatzen duen bezala, Nadiak elkartasun global eta lokalen ekimenetan parte hartzen du, pertsonen eta errefuxiatuen trafikoaz kontzientziatzeko. Errefuxiatuen komunitatetatik gertu mantendu da beti, haien testigantza eta esperientzia desberdinak entzunaz.
 
== Erreferentziak ==
5

edits