Adingabe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
32. lerroa:
Ezkontzeko eskatzen gutxiengo adina 16 urte dira, (...)
 
[[Emantzipazio (argipena)|Emantzipazioa]]<nowiki/>ri dagokionez, hasteko, kontzeptuaren definizioa aipatzea egokia litzateke, oro har, bere zentzurik zabalenean, pertsona bati edo pertsona talde bati autoritate edo aginte batetik askatu eta autonomia lortzea uzten dion ekintza da. Termino honek hainbat erabilera ditu eta guri konkretuki interesatzen zaiguna [[Zuzenbide zibil|Zuzenbide Zibila]]<nowiki/>k erabiltzen duen terminoa da, hots, [[Adingabearen emantzipazio|adingabearen emantzipazioa.]] Azken honi helduta, [[Adingabearen emantzipazio|adingabearen emantzipazioa]] adingabe batek gaitasun juridiko osoa lortzea da. [[Emantzipazio (argipena)|Emantzipazio]] mota hori, oro har, adinez nagusia ez den pertsona bat bere gurasoen etxetik joaten denean gertatzen da.
 
 
47. lerroa:
Zigor zuzenbideari erreparatuz, posiblea da ordenamendu juridiko bakoitzak arautze ezberdina ezartzea adinez txikien zigor zuzenbidea ezartzeko, batez ere, zigor egozpena arautuz. Normalean, legegileak ez ditu berdin erantzule egiten 10 urteko edota 17 urteko adinez txikiak, nahiz eta adinez nagusiak ez izan bietako inor.
 
Espainiar Estatuan, [https://www.justizia.eus/servlet/Satellite?blobcol=urldata&blobheader=application%2Fpdf&blobheadername1=Content-Disposition&blobheadervalue1=filename%3DBlobServer2.1_1.pdf&blobkey=id&blobtable=MungoBlobs&blobwhere=1290507858973&ssbinary=true Zigor Kodeko] 19. Artikuluak dio adin-nagusitasun penala 18 urterekin lortzen dela, beraz, adingabeak ez dira zigor erantzuleak. Hala ere, ez da zehazki horrela, izan ere [http://www.ivap.euskadi.eus/contenidos/informacion/legedia_euskaraz/eu_3818/adjuntos/Zigor-zuzenbidea/Adingabeen_erantzukizun_penala.pdf '''urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoak'''] dio 14 urte baino zaharragoak diren adingabeak ere dutela zigor erantzukizuna. Modu berean, 14 urte baino gutxiago duten gizabanakoek ez dute inongo zigor erantzukizunik izango. Salbuespenekin jarraotuz, Zigor Kodeko 69. Artikuluak dio, 18 eta 21 urte artekoei ere aplikatu ahal izango zaiela adingabeen zigor erantzukizuna arautzen duen araua, hots, 5/2000 Lege Organikoa, beti ere, eman beharreko baldintzak ematen badira.
 
Haatik, Zigor Kodeko artikuluak aipatutakoa ez da inoiz bete eta [https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2006-21236 abenduaren 4ko 8/2006 Lege Organikoak] indargabetu zuen.
 
Adingabe batek egindako delitua eta adinez nagusia den batek egindako berdina da, baina erantzukizunaren ikuspuntutik ezberdintasuna dago. Erantzukizun horiei '''neurri''' deritze eta horien ezaugarririk bereiziena da duten malgutasuna kasuz kasu moldatzeko. Neurri mota asko daude, hala nola, auzolana, eta horien abiapuntua ez da delituaren araberako '''proportzionaltasun printzipioa''' jarraitzea, baizik eta '''adingabearen interesak''' eta '''adingabearen adina'''. Lehenengoaren arabera, adingabearen egoera aztertuko da eta neurri zuzentzaileena erabiliko da, beti ere egindako delitua kontuan izanik. Bigarrenaren arabera, ezberdintasuna dago delitugileak 14 urte baditu edota 17 urte baditu, neurriaren intentsitatea pertsonak duen pentsatzeko, ekiteko eta ondorioei aurre egiteko gaitasuna ezberdina baita.
 
Berezko araudia izateaz gain, Adingabeen Auzitegia dago Espainiar Estatuan. Horrek, zigor prozeduran ezberdintasunak dakartza, figura juridiko ezberdinak inplikatuz. Alde batetik, '''adingabeen [[Fiskal (zuzenbidea)|fiskalia]]''' dago eta horren ikuskapenaren menpe egiten da prozedura osoa, izan ere, instrukzioko [[Juez|epailea]] ordezkatzen du. Beste aldetik, neurrien aldaketa edozein momentutan eman daiteke.
 
=== Gizarte eztabaida ===