Ireki menu nagusia

Aldaketak

No change in size, Duela 9 hilabete
ez dago edizio laburpenik
== METAMORFISMOAREN HISTORIA ==
[[James Hutton]] geologoa metamorfismoari buruzko ikerketa egin zuen lehenengo pertsona izan zen , [[Theory of the Earth]] liburuan, [[1795]]. urtean argitaratua izan zena. [[Uniformismo]]<nowiki/>aren defendatzaile bezala Lurraren goiko zati superfiziala, "makina birziklatzaile" bezala jokatzen duela erran zuen, non, arrokak ez ziren sortzen ezta apurtzen, baizik eta arroka mota bat beste batean bihurtzen zen. Pentsamendu korronte honetan, [[neptunismo]] defendatzaileak kontra zeuden, [[Georges Louis Leclerc]] bezala. Hauek arroka mota bakoitza "garai" desberdin batean sortu zela pentsatzen zuten, Lurraren historia hainbat "garaitan" banatuta egonik.
 
Magmaren ondorioz eragina zuten arrokak deskribatzeko "Arroka metamorfiko" terminoa erabili zuen lehen geologoa [[Charles Lyell]] izan zen, [[Principles of geology]] obran, [[1833]] argitaratua. [[XIX. mendea]]<nowiki/>ren bukaeran, [[George Barrow]], hainbat arroka metamorfikoetan aurkitzen ziren mineral kantitatea handia zela ohartu zen. Horri esker, [[metamorfismoaren gradua]] definitu zuen. Bertan, mineralogiaren aldaketen arabera, arrokek jasaten zuten presio eta tenperatuta baldintzak ezagutzen ziren. [[1920ko hamarkada|1920]]. urtean, [[Pentti Elias Eskola]], itxura metamorfiko kontzeptua landu zuen, tenperatura eta presio egoeraren arabera mineralen efektibotasuna desberdina zela ohartaratzean. Tenperatura eta presio baldintzak definitzeko bost itxura metamorfikoak propostau zituen eta [[1939]]. urtean hiru gehiago gehitu zituen.