Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Iñaki LL (eztabaida) wikilariaren 6488127 berrikuspena desegin da
Etiketa: Desegin
59. lerroa:
[[Telesforo Monzón|Telesforo Monzon]] gazteak Bartzelonara bidaiatu zuen armak eskuratzera. Aldiz, ikaratuta atera zen erantzunarekin: Espainiako gobernua Irun eta [[Donostiako historia|Donostia]] defenditzeko 1.000 [[Fusil|errifle]] uzteko prest zegoen, besterik ez.<ref group="oh">’Prest’ agertu ziren atzerrian armak erosteko, baina promesa hori beti atzeratzen zen.</ref> Euskal abertzaleak beren kabuz aritu behar ziren: Bilboko [[Espainiako Bankuaren eraikina (Bilbo)|Espainiako Banku]]<nowiki/>ko eta beste bankuetako gordailuen urre guztia atzeman zuten, eta kolpisten itsas blokeoari muzin eginez arrantzontzietan salbu garraiatu zuten [[Baiona]]<nowiki/>ra. Bertatik, Monzon eta [[Anton Irala|Irala]] Parisera eta Alemaniara abiatu ziren armak erostera. Hendaiatik tren bagoi bat arma bete igaro ahal izan zen Irunera [[Frantziako Alderdi Komunista]]<nowiki/>ren ekintza bati esker, Frantziako gobernuaren oztopoen gainetik.<ref>Bigarren bat ezin izan zen pasa, eta Bordelera bidali zuten bueltan; ikus Steer, G.L. 2009, 75-77. or.</ref>
 
=== Nafarroa Garaiko errepresioa eta sarraskiak ===
[[Fitxategi:ParqueMemoria2.JPG|thumb|left|[[Sartaguda]]ko "Memoriaren Parkea".]]
{{sakontzeko|Gerra Zibileko biktimak Nafarroan}}
 
== Kolpistak nagusitu, errepresioz ==
Hasiera-hasieratik, [[Espainia]] osorako garrantzi handikoa izan zen [[Iruñea]]n [[Emilio Mola|Mola jeneralak]] egin zuen altxamendua, [[oligarkia]]k, [[karlismo|karlistek]], [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza katolikoak]] eta [[hedabide]] nagusiek lagundua.<ref name= navarra36 /> Ondoren, [[Nafarroa Garaia|Nafarroa Garai]] osoan matxinatuen aurkako indarrak erabat desagerrarazteko ahaleginetan, errepresio bortitza ezagutu zen. [[Karlismo|Karlistaz]] eta [[ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarren Espainiako Falangea|falangistaz]] osatutako eskuadroiek hiru mila bat lagun hil zituzten.<ref name= Casanova/>