Klima ozeaniko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
Klima Ozeaniko
 
klima guztiak
 
'''Europako klima''', oro har, epela da, [[Txikipedia:Kontinente|kontinentea]] alde epelean baitago, gehienbat. Klima aldatu egiten da iparretik hegora, bai eta ekialdetik mendebaldera ere, itsasotik nahiz kontinentetik haize polarrak heltzen zaizkiolako. Dena dela, korronte tropikalak ere ailegatzen dira itsasotik nahiz kontinentetik.
 
Ondoko klima nagusiak bereizten dira Europan:
 
Europako klimak
 
* '''Mediterraneoa''' (kolore laranja): latitudeko 30º eta 40º [[Txikipedia:Paralelo|paraleloen]] artean, klima mediterraneoa izaten da. Klima mota horretan, sargoria izaten da nabarmenena udan, [[Txikipedia:Antizikloi|antizikloi]] tropikalaren ondorioz, eta, neguan, hezetasuna, fronte polarraren eraginez.
* '''Ozeanikoa''' (kolore berdea): [[Txikipedia:Ozeano Atlantikoa|Ozeano Atlantikoaren]] kostaldeetakoa da, eta [[Norvegia|Norvegiatik]] [[Txikipedia:Portugal|Portugaleraino]] heltzen da. Kontinentera sartu ahala, kontinental bihurtzen da. Hezetasuna egonkorra da, eta tenperaturaez dira asko aldatzen, moderatuak dira.
* '''Kontinentala''' (kolore urdina): kontraste handia gertatzen da eurien, udako sargoriaren eta [[Negu|neguko]] hotz lehorraren artean. [[Uda|Udako]]<nowiki/>tenperatura handien ondorioz, ur ugaria lurruntzen da eta zaparradaka erortzen.
* '''Mendialdekoa''' (morea): mendiko kliman tenperatura 0,5 eta 1 ºC bitartean jaisten da gora 100 metro egin ahala. Ondorioz, aireko hezetasuna handitzen, eta prezipitazioak gertatzen dira.
 
Bestalde, '''Tundrakoa''' ere bereizi ohi da: [[Txikipedia:Latitude|latitudeko]] 60º eta 80º paraleloen artean izaten da, [[Errusia]], [[Norvegia]], [[Suedia]] eta [[Finlandia|Finlandian]]. [[Txikipedia:Prezipitazio|Prezipitazio]] handiak gertatzen dira (250 mm, batez beste), eta hotz etengabea, urte osoan gehienezko tenperatura 10 ºC izaten baita.
[[Kategoria:Klima motak]]
{{DEFAULTSORT:klima astaganda}}