Erregai fosil: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
== Erregai fosil motak ==
Erregai fosilak lau dira: [[Petrolio|petrolioa]], karbonoa, gas naturala eta petroliotik eratorritako gasa. Animalien eta landareen osagai organikoen metaketaren ondorioz sortu dira. Hondakin horiek, itsas hondoen edo aintziraren sakonuneetan pilatu ziren mikroorganismo anaerobioen irismenetik kanpo geratuz. Ondoren, sedimentu geruzaz estaliz joan ziren. Presio eta tenperatura handien eraginez hondakin organiko hauek gas, petrolio eta karbonoan bilakatuko dira. Pilatuta geratu ahal dira, arroketatik ihes egin edota atmosferara ihes egin dezakete. Erregai fosilak baliabide ez berriztagarriak dira ezin baitira epe laburrean berritu.
 
== Petrolioa ==
9. lerroa:
== Ikatza ==
 
Ikatza, erregai fosil beltz eta gogorra da, gehienbat karbonoz osatuta eta jatorri ezberdineko landareen hondakinez osatuta dago. Hondakin hauek, geologia aldi askotan zehar urpean (ingurune erreduzitzailean) metatu, eta bakterio anaerobioen eraginez deskonposatzen hasi ziren; hala, oxigenoa eta hidrogenoa askatu eta karbono-proportzioa handitu zen. Ondorioz, aintzira, ibai, delta eta antzeko ingurune sedimentarioetan, karbono ugari zuten sedimentu kantitate handiak metatu ziren. Gerora, sedimentu horiek beste batzuek estali zituzten, eta lurperatuz joan ziren. Lurperatu ahala, gradiente geotermikoak eraginda, tenperatura igo egiten da eta presioa handitzen da, horrela, ikazte-prozesurako beharrezko baldintzak sortzen dira. Hondakin hauek, airearen ukimenetik kanpo jasandako presioaren, beroaren eta [[Bakterio|bakterioen]] eraginez eratzen da ikatza.
 
Ikatza, berebatez ere, bero-ahalmen handiaren ondorioz erregaitzat (gaur egun zentral termikoetan nagusiki) eta produktu batzuk lortzeko lehengaitzat (kokea,  gas erregai fosilbatzuk, bezalasintesi-gasa, erabiligas daitekenatural etasintetikoa...) erabiltzen industriada.
 
==Erreferentzia==