Michael Curtiz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-aktoresa +aktorea)
10. lerroa:
[[1913]]an, teknika zinematografikoak hobetzeko hilabete batzuk [[Kopenhage]]ko zentro garrantzitsuenetako batean igaro aurretik, gutxienez film bat zuzendu zuen Hungrian. [[Kopenhage]]n zegoenean, aktore lanetan aritu zen Atlantisen ([[1913]]) August Blomez. Zinemagintza hungariarraren sorreran lagundu zuen eta, harrezkero, film ugari zuzendu zuen, horien artean lehenengo arrakasta nazionaletako bat, ''Bánk Bán'' ([[1914]]). Bere karrera zinematografikoa, zinemaren historiako zabalenetakoa, 4 alditan banatzen dela esan daiteke: hungariarra ([[1912]]-[[1918]]), austriarra ([[1919]]-[[1925]]), alemaniarra ([[1919]]-[[1925]]) eta amerikarra ([[1926]]-[[1961]]).
 
[[Lehen Mundu Gerra]]n, denbora labur batean austrohungariar armadara joan zen artileria-lanera, baina, [[1915]]ean, zinema egiteko itzuli zen eta, urte honetan edo hurrengoetan, Lucy Doraine aktoresarekinaktorearekin ezkondu zen, [[1923]]an dibortziatu zirelarik. [[Gerra Handia]] amaitzean, gerra zibil bat hasi zen [[Hungaria]]n eta haren kurtsoan arazoak izan zituen, izan ere, Miklós Horthyren armadak judutarrak, intelektualak eta komunistak segitu zituen; gainera, erbesteratu behar izan zuen, [[1919]]ko Sobiatar Hungariar Errepublika suntsikorra (4 hilabete baino zerbait gehiago iraun zuen) gertatzean, zinema-industria nazionazlizatua izan zenean. [[Viena]]ra ([[Austria]]) joan zen bizitzera eta, bertan, gutxienez, 21 film egin zituen Sascha Films-entzat, horien artean ''Sodom und Gomorra'' ("Sodoma eta Gomorra", [[1922]]) eta ''Die Sklavenkönigin'' ([[1924]]) epopeia biblikoak. Azken hau, [[AEB]]etan atera zen ''Israelgo ilargia'' izenburuarekin, eta Jack Warner ekoizleari deigarria iruditu zitzaion, [[1926]]an antzeko filmak egiteko [[Warner Brothers]]-erako kontratatu zuelarik. [[AEB]]etara joan zenean, gutxienez alaba ez-legitimo bat eta seme ez-legitimo bat atzean utzi zituen eta andrezale ospea izan zuen [[Hollywood]]en. Jada 40 film zituen eginak, eta [[Mundu Berria]]n beste 58 film luze mutu eta soinudun gehiago zuzendu zituen. Lanzalea zen, janari uko egin eta aktoreei ere ez zien uzten filmatzeko denbora hori aprobetxatzearren, aktoreen sindikatua sortu zenean, debekatu egin zion arte; berezko ezaugarria zen bere ingeles-maila lardaskatua ere, eta ondorioz, maiz interprete bat joan behar izaten zen filmazioetara esaten zuena argitzera.
 
[[Errol Flynn]] bezalako izarrak zuzendu zituen besteak beste, ia beti [[Olivia de Havilland]] edo [[James Cagney]]ren bikotetzat eginez klasikoak izatera heldu diren filmetan: ''Jimmy the Gent'' ([[1933]]), ''[[Captain Blood (1935eko filma)|Captain Blood]]'' ([[1935]]), ''[[The Charge of the Light Brigade (1936ko filma)|The Charge of the Light Brigade]]'' ([[1936]]) eta ''[[The Adventures of Robin Hood]]'' ([[1939]]); [[Bette Davis]] mitikoa ere zuzendu zuen bere [[30eko hamarkada|30. hamarkada]]ko koloredun film bakarrean ''The Private Lives of Elizabeth and Essex'' ([[1939]]).
16. lerroa:
Curtiz zinemaren gailurrera eraman duen filma [[Casablanca (filma)|Casablanca]] ([[1942]]) izan zen, [[Humphrey Bogart]] eta [[Ingrid Bergman]]ekin, zeinaren bidez bere [[Oscar Sariak|Oscar]] bakarra lortu zuen. Ez zen gehiago [[AEB]]etatik irten eta, [[1962]]an, [[minbizia]]k hil zuen. [[Nazismo]] garai aurretik, Curtizek [[Europa]]tik alde egin zuen, baina bere familiako kide batzuek ez zuten zorte berdina izan eta bere arrebaren familia [[Auschwitz]]era bidalia izan zen, non bere senarra hil zen. Curtizek bere soldataren zati bat Europako Zinemako Potoan inbertitu zuen, zinema-industriako errefuxatu europarrei laguntzen zien elkartea [[AEB]]etan bizi zitezen.
 
[[1940]]ko hamarkada hasieran eta, batez ere, ''[[Casablanca (filma)|Casablanca]]''ren arrakasta ostean, Curtiz nahiko aberats bilakatu zen eta 3.600 dolar irabazten zituen asteko. Gainera, polo zelai bat zuen lursail erraldoi baten jabe zen. Kirol honetako ohiko kideetako bat bere lagun eta Warner-eko ekoizle Hal B. Wallis zen, eta bere emaztea, Louise Fazenda aktoresaaktorea Curtizen hirugarren emaztearen lagun mina zen, Bess Meredyth, aktoresaaktorea eta gidoilaria. Nahiz eta Curtiz maiz desleial izan eta beste gona batzuen artean ibili eta Meredythek denboraldi labur batean harremana bertan behera utzi bazuen ere, ezkonduta jarraitu zuten [[1961]] arte, Curtizen heriotza baino pixka bat lehenago. Meredyth Curtizen zuzendaritzako laguntzailea zen eta honen ingeles-maila baxua kontuan hartuz, askotan deitzen zion aholku eske filmazioan zehar arazoren bat sortzen zitzaionean. Bere [[1940ko hamarkada]]ko lan nagusiak ''The Sea Wolf'' ([[1941]]), ''[[Casablanca (filma)|Casablanca]]'' ([[1942]]) eta ''[[Mildred Pierce (1945eko filma)|Mildred Pierce]]'' ([[1945]]) izan ziren. Denboraldi honetan zehar, bere estilo propioa lortzen joan zen kameraren mugimendu arinen, konposizio gogorren eta argi kontrasteen bitartez. [[II. Mundu Gerra]]n laguntzeko, ''Mission to Moscow'' ([[1943]]) propagandako filma zuzendu zuen, [[Franklin D. Roosevelt]] lehendakariak agindua [[SESB]]-ren laguntza lortzeko.
 
Bere beste [[zenbait lan ''Four Daughters'' ([[1938]]), ''[[Yankee Doodle Dandy]]'' ([[1942]]), ''Life With Father'' ([[1947]]), ''Flamingo Road'' ([[1949]]), ''Young Man with a Horn'' eta ''The Breaking Point'' ([[1950]]) izan ziren.