Konfigurazio elektroniko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
53. lerroa:
[[Niels Bohr]] (1923) izan zen elementuen propietateen [[taula periodikoa|periodizitatea]] atomoaren elektroi egituran azalduta egon zitekeela proposatu zuen lehenengo pertsona. Bere proposamenak oraingo Bohren atomo ereduan oinarrituta daude, non elektroi geruzak orbitalak ziren nukleotik distantzia batera zehaztuta. Bohren jatorrizko konfigurazioak arraroak irudituko litzaizkio gaur egungo kimikari bateri: [[Sufre|sufrea]] 2, 4, 4, 6 eran emango litzateke 1s2 2s2 2p6 3s2 3p4 (2.8.6) eran eman beharrean.
Hurrengo urtean, [[Edmund Clifton Stoner|E. C. Stonerrek]] [[Arnold Sommerfeld|Sommerfeldren]] hirugarren zenbaki kuantikoa barneratu zuen elektroi geruzen deskribapenari, eta zuzenki aurreikusi zuen sufrearen egitura 2, 8, 6 eran. Hala ere, Bohren eta Stonerren sistemek ezin zuten zuzenki deskribatu [[eremu magnetiko]] baten barneko espektro atomikoa ([[Zeeman efektua]]).
Bohr ezagutzen zituen eragozpen hauek (eta beste batzuk), eta [[Wolfgang Pauli]] bere lagunari idatzi zion laguntza eske teoria kuantikoa salbatzeko asmoz (gaur egun “[[Teoria kuantiko zaharra|teoria kuantiko zaharra]]” gisa ezagutzen duguna). Pauli konturatu zen Zeeman efektua izan behar zela soilik atomoaren kanpoaldeko geruzengatik eraginda. Paulik Stonerren geruza egitura erreproduzitzeko gai izan zen, baina azpigeruzen egitura zuzenarekin, bere laugarren zenbaki atomikoaren barnerapenarekin bere inklusio printzipioaren bitartez (1925).<ref>Pauli, Wolfgang (1925). "Über den Einfluss der Geschwindigkeitsabhändigkeit der elektronmasse auf den Zeemaneffekt". Zeitschrift für Physik. 31: 373. Bibcode:1925ZPhy...31..373P. doi:10.1007/BF02980592. English translation from Scerri, Eric R. (1991). "The Electron Configuration Model, Quantum Mechanics and Reduction" (PDF). Br. J. Phil. Sci. 42 (3): 309–25. doi:10.1093/bjps/42.3.309.</ref>
 
Debekatuta egon beharko litzateke n zenbaki kuantiko nagusia duen elektroi bat baino gehiagok beste hiru zenbaki kuantiko berdinak izatea k [l], j [ml] eta m [ms].