Arotzaren eskuak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Iruñeako +Iruñeko)
65. lerroa:
19: Geppertek ezagun bati egindako dei bati esker, posta kutxatila Frantziako [[Metz]] hiriko Michael Malenfer izeneko gizon zahar batena dela eta aspaldian bere agiriak berritu eta bestelako bizitza-zantzurik erakutsi ez duela jakingo dute. Gepperti bururatzen zaion irtenbide bakarra Metzera joan eta gizon hori bilatzea da. Etsita agertzen da Geppert, afera hori ikertzen urteak eman zituela adierazten dio Aneri eta azkenean etsi egin zuela, Muntaner agurearen hilketa (azken hilketa, hain zuzen, Maiderrena kenduta) gertatu zenean. Anek Jon mutil-lagun ohiaren dei bat jaso baina ez dio erantzuten. Gepperti harekin izan zituen gorabeherak kontatzen dizkio. Iruñeara doaz, Anek bere etxetik jantziak hartu behar baititu Metzera joan baino lehen.
 
20: IruñeakoIruñeko etxera sartzean, sarrailan giltzarekin eman duen buelta bakarra dela eta, etxera norbait sartu delako susmoak ditu Anek, baina barruan ez dute ezer berezirk topatzen. Geppert Aneren argazkiei begira geratzen da eta orain askoz hobeto ikusten duela aitortzen dio. Etxean sakabanatuta ikusten dituen emakumeentzako aldizkariak eta beste gauzak ikusita, etxean beste neska bat bizi izan dela iruditzen zaio komisarioari, baserrian liburu serioagoak ikusi baitizkio.
 
21: Gepperten BMW autoan Metzera heldu eta posta bulegoko posta kutxatila bilatzera abiatzen dira segituan. Jarraian, ondoko hotel batean hartzen dute lekua. Denbora guztian zelatan ez egoteko, Geppertek mugimendu detektagailu jartzen du posta kutxatilara bidaliko duten pakete batean. Paketea hartu bezain laster, soinu berezi batez baten batek hartu duela jakingo dute. Hamazazpi egun pasatzen dituzte zelatan, txandak egiten auto barruan, azkenean guztiz aspertuta. Hemezortzigarrenean gailuaren alarmak jo eta berehala gizon bat ateratzen ikusten dute. Ane haren atzetik abiatzen da oinez, Geppert autoz doan bitartean. Azkenean, gizonak auto zahar bat hartu eta Ane eta Geppert horren atzetik abiatzen dira. Azkenean, kilometro asko egin ondoren, galdu egiten dute bistatik, baina mapan [[Maginot lerroa]] ikusita, bertan ezkutatu daitekeelako susmoa hartzen du Geppertek. Bidexka batetik abiatu eta bunker batera heltzen dira. Autotik jeitsi eta bunkerrean sartzen dira, Geppertek eskopeta eskuan duela eta Anek eskuargiaz laguntzen diola. Malenferren autoa ikusten dute.