Voltaire: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 85.87.131.44 wikilariaren aldaketak ezabatuz, TheklanBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
3. lerroa:
 
== Biografia ==
PornoVoltaire aldekoParisen jaio zen, legegile-familia burges batean. Bost anai-arreba izan zituen, eta guztietan gazteena izan zen Voltaire; anaietako bi oso gazte hil ziren. Zazpi urte zituela, ama hil zitzaion; harrezkero, dirudienez, isolaturik bizi izan zen familiaren barruan, besteak beste, aitarekin oso ondo konpontzen ez zelako. Anaietako batekin ere liskar ugari izan zituen, hura jansenista zen-eta. Arreba Margueriterekin eta haren bi alabekin izan zituen maitasunezko harreman sendoenak, eta denboraldi batez iloba haietako bat maitale izan zuen. Voltairek [[Louis-le-Grand]] [[jesusen Konpainia|jesuiten]] eskolan egin zituen oinarrizko ikasketak, eta ondoren, nolabait beharturik, epaile-ikasketak hasi zituen. Baina, berehala utzi zituen goi-mailako ikasketak, eta idazteari ekin zion buru-belarri. Hasiera nahasia izan zuen Voltairek literaturan: [[Filipe II.a, Orléansko Dukea]]ren erreinaldian nagusi zen askatasunaz baliaturik, erregeak bere alabarekin sexu-harremanak zituela eman zuen aditzera Voltairek poema batean.
 
Idatzi haren ondorioz, erbesteratu egin zuten. Parisa itzuli zenean, beste bi poema iraingarri idazteagatik kondenatu zuten berriz ere. [[1718]]an [[''Oedipe'']] (Edipo) eta [[1725]]ean [[''Marianne'']] (Mariana) tragediak idatzi zituen, eta bi tragedia horiek eman zioten, hain zuzen, ospea. Edipo lanean Voltaireren pentsamenduaren bi gai nagusi azaltzen dira, optimismo morala batetik; eta bestetik, [[jainko]]ak hartzea gizakien akatsen erantzuletzat. Voltaireren bizitzako beste gertaera aipagarri bat [[Rohango zalduna]]rekin izan zuen auzia izan zen; izan ere, zaldunak, eztabaida baten ondoren, bere zerbitzariei agindua eman zien Voltaire zigortzeko.