Filipinetako Konpainia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
66. lerroa:
 
=== Errendimendu ekonomikoa eta operatiboa ===
Manilan agenteak jarri zituzten eta, horien buru, euskaldun bat aritu zen: Juan Frantzisko Urroz. Inbertsioak egin zituzten abeltzaintza sustatzeko, tresnak banatuz, dirua ere aurreratuz, eta ehundegiak ere sortu zituzten. Filipinetako ekonomia kolonialean eragina handia izan zuen. [[Espainiako Errege Elkarte Ekonomikoa]]<nowiki/>rekin batera, soroen ekoizpen industriala landu zuten: tindua, azukrea, arroza, kotoia eta piperra. Aldiz, [[Manila]]<nowiki/>ko merkatariak biziki kontra zituen, batez ere (Acapulcoko) ''Galeoia''rekin merkataritzan aritzea nahiago baitzuten.
 
Bestalde, merkatua ez zuten behar eraginkortasunez kudeatu, eta ohiko prezioa baino gehiago ere ordaindu zuten batzuetan, adibidez, Asiako merkatuetan piperra [[pecul]]<nowiki/>eko 13,5 pesotan ordaintzera heldu ziren (pecul bat = 117 [[Libra (masa unitatea)|libra]]ko pisua), [[Sumatra]]n 3 edo 4 pesoren truke erosteko modua zutenean. Gehiegizko konfiantza ere izan zuten, eta etorkizuneko estimazioak ez ziren bete. Lehenengo bi hamarkadetan, inbertsiogileak espainiar edo euskal herritar izan behar ziren Espainiako koroaren aginduz: kapital falta nabarmena zen, eta horrek Konpainiaren kontra jokatu zuen, esperientzia faltarekin batera.
 
1803rako, [[Karlos IV.a Espainiakoa|Karlos IV.a]]<nowiki/>k Konpainiaren baimenaldia berritu zuen eta, era horretan, abantaila berriak ere eskuratu zituen: Espainiako erresumaz kanpoko inbertsiogileak onartzeko baimena eman zuen, baldin eta haien errege-erreginak Espainiako koroarekin gerran ez bazeuden; gainera, Asiako beste toki batzuetan fabrikak irekitzeko baimena eta Ameriketako zenbait porturekin ([[Buenos Aires]], [[Lima]], etab.) salerosketan aritzekoa, mugatuta bada ere.
 
Asiako negozioen eta merkatuen ezagutza asko hobetu zuten, eta geografia eremu horretako merkatuak ireki zizkion Espainiako koroari. Une honetan, ehunak ugari inportatu ziren Indiatik batez ere eta, hartara, Espainiak gutxitu egin zuen Alemania eta Frantziako lurraldeekiko arlo horretan zuen menpekotasuna.
76. lerroa:
=== Konbentzio Gerra ===
 
Nolanahi ere, nazioarteko egoera aldakorra eta etengabeko gerrak kaltegarriak izan zitzaizkion Konpainiari. 1793an, [[Konbentzio Gerra]] piztu zen Frantziarekin. 1794ko abuztuaren hasieran, frantses armada Hondarribi, Pasaia eta Donostiara heldu zen, eta Konpainiaren Donostiako Sailari eragin zion: bertan behera utzi zuen bere jarduera. Hala ere, 1794ko martxoan bertanjada, [[La Guaira]]<nowiki/>tik zetorren barku bat [[Cádiz|Cadizen]] porturatu eta berriz abiatu zen, Euskal Herrira gabe.
 
 
 
Juan Ignacio Lopeola Donostiako Saileko zuzendariak planak egin zituen hainbat arma eta nabigazioko tresnak eta paperak Pasaiatik Donostia, Lekeitio eta Elgoibarrera lekualdatzeko. Esteban Cabarrús laguntzailea bakarrik geratu zen Pasaian. Abuztuaren 6an, Donostia frantsesen kontrolpean geratu ondoren, errege agindu batek Konpainiari lotutako [[Soraluze|Soraluzeko]] su armen fabrika eta [[Tolosa|Tolosako]] arma zorrotzena husteko ezarri zuen eta, bertako langileekin batera, [[La Cavada|La Cavadara]] lekualdatzeko (Santander).<ref name=":3">{{Cite aldizkari|abizena=Díaz-Trechuelo|izena=Lourdes|egile-lotura=|izenburua=La Real Compañía de Filipinas en Guipúzcoa|aldizkaria=Itsas Memoria|argitaratze-lekua=Donostia|liburukia=4|alea=|data=|urtea=2003|orrialdea=374-378|url=http://untzimuseoa.eus/images/itsas_memoria_04/17%20DIAZ.pdf|sartze-data=2018-11-17|issn=}}</ref>