«Txikipedia:Animalia»: berrikuspenen arteko aldeak

t
83.213.69.56 (eztabaida) wikilariaren 6484948 berrikuspena desegin da
(animalien bizitzaren sinonimoak)
t (83.213.69.56 (eztabaida) wikilariaren 6484948 berrikuspena desegin da)
Etiketa: Desegin
Animalia eta [[Txikipedia:landare|landarea]] desberdinak dira, eta badira bestelako izaki bizidunak ere, hala nola [[Txikipedia:onddo|onddoak]], [[Txikipedia:bakterio|bakterioak]], etab. Animalia mota ugari dira munduan: ezagunen artean, inurria, [[Txantxangorri|txantxangorria]] edo [[katu|katua]]; arraroen multzoan, [[olagarro|olagarroa]], [[saguzar|saguzarra]] eta [[ornitorrinko|ornitorrinkoa]]. Animaliarik ezagunenak erraz bereizten dira, hanka, hegal edo hegoak dituztelako, mugitzeko edo leku batetik bestera ibiltzeko. Landareak, aldiz, ez dira mugitzen. Beste animalia batzuek ([[barraskilo]] eta [[Barea|bareek]], adibidez), hankarik ez duten arren, mugitu egiten dira.
 
Nolanahi ere, animalia gehienak ibiltzeko gai badira ere jajaja, bakan batzuk ez dira mugitzen: [[koral|koralak]] edo [[ostra|ostrak]], adibidez, euskarri bati heltzen diote eta horrela ematen dute bizitza guztia.
 
Munduko animaliak ugari-ugariak direnez, nekez topatuko dugu haietako biren ezaugarri komuna. Batzuek ezkatak dituzte, edo azala; beste batzuek, hegoak edo hegalak; batzuk uretan bizi dira, besteak lehorrean. Baina den-denek ahoa dute: denek daukate mota bateko edo besteko ahoa; beraz, ahoa daukan hori animalia da, seguru. Horrek esan nahi du zu zeu ere animalia zarela, ahoa baituzu. Munduan milaka animalia espezie daude, eta gizakia horietako bat da.
1.868

edits