Filipinetako Konpainia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
tNo edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
7. lerroa:
==Sorrera==
[[File:Francisco_Cabarrús.jpg|thumb|upright|[[Francisco Cabarrús|Frantzisko Cabarrús]] [[Baiona|baionesa]], Konpainiaren lehendabiziko zuzendaria]]
Frantzisko Cabarrúsek Amerika eta Asiako merkataritza lotzeko proposamena egin zuen gipuzkoar konpainiaren salbabide gisa. Caracasko Gipuzkoar Konpainiaren Batzorde Nagusiaren hirugarren bilkuran aztertu zen 1784ko uztailaren 6an, Jose Galvez Indietako Ministro Unibertsala bilkura buru arituz. Hortik, Filipinetako Konpainia sortu zen, 1785eko martxoaren 20an [[Karlos III.a Espainiakoa|Karlos III.a Borboi]] erregeak sinatutako zedula bidez. Bertan, ezartzen zenez, 25 urtez irauteko sortu zen.<ref name=":0">{{Cite aldizkari|abizena=Díaz-Trechuelo|izena=Lourdes|egile-lotura=|izenburua=La Real Compañía de Filipinas en Guipúzcoa|aldizkaria=Itsas Memoria|argitaratze-lekua=Donostia|liburukia=4|alea=|data=|urtea=2003|orrialdea=370374-378|url=http://untzimuseoa.eus/images/itsas_memoria_04/17%20DIAZ.pdf|sartze-data=2018-11-17|issn=}}</ref> Konpainiak Caracaskoaren Donostiako eta Pasaiako ontziolak eta instalazioak hartu zituen bere gain, konpainia berriaren garrantzitsuenetakoak.<ref name=":10">{{Cite aldizkari|abizena=Díaz-Trechuelo|izena=Lourdes|egile-lotura=|izenburua=La Real Compañía de Filipinas en Guipúzcoa|aldizkaria=Itsas Memoria|argitaratze-lekua=Donostia|liburukia=4|alea=|data=|urtea=2003|orrialdea=372|url=http://untzimuseoa.eus/images/itsas_memoria_04/17%20DIAZ.pdf|sartze-data=2018-11-17|issn=}}</ref>
 
Zuzendaritza-batzordea eta akziodun asko berdinak zituen, hala nola, Gipuzkoako probintzia, [[Donostiako historia#Donostia mugako hiri|Donostiako ''kontsulatua'' (merkatarien batzordea)]], Donostiako Udala, [[Oñatiko Unibertsitatea]], baita inbertsiogile pribatuak ere: Zuaznabar, Lopeola, Arbaiza, Goikoa, etab. Tartean ziren, hala ere, Espainiako koroa eta Madrilgo bost gremio ere. Filipinetako Konpainiak Caracasko Konpainiaren Soraluzeko arma-fabrika eta Bizkaiko ontziolak ere bereganatu zituen. Konpainiak 2.822 kide erabiltzen zituen eskifaietan. Hasierako kapitalak 8 milioi pesoko balioa zuen.<ref>{{Erreferentzia
27. lerroa:
1787an Filipinetatik heldutako lehen bidalketan, Konpainiak 17.115.347 erreal maravedi atera zituen garbian, egundoko zenbatekoa garai hartan. Espainiako beste ezein konpainiak baino irabazi gehiago zituen, 1785-1790eko urteetarako bere kideek harro eta ozen aldarrikatzen zutenez. Aldi horretan, Konpainiak % 27ko irabazi garbia eskaini zien bere inbertsiogileei. Konpainia, ordea, ez zen merkataritzan [[Filipinak|Filipinekin]] bakarrik aritzen. Hasierako oparoaldian, Filipinetako Konpainiaren 42 espedizioetatik, 12 bakarrik izan ziren Filipinetara. Amerikarekin harreman komertzial handiak zituzten.<ref> De Borja, Marciano R. (2005), 72. or.</ref>
 
Konpainiaren itsasontzietako asko Pasaian eraikitzen ziren, haren fabrika nagusia izateraino, Caracasko Gipuzkoar Konpainiaren azpiegitura oinarri hartuta. Haietako askok santuen izenak izaten zituzten gaztelaniaz, hona hemen batzuk: Nuestra Señora de la Concepción, Rey Carlos ere deitua, presa batean hiru hilabete eta erdian eraikia; Santo Domingo (1797); Nuestra Señora de los Dolores; Nuestra Señora de las Nieves; Santa Isabel (1792).<ref name=":03" />
 
==Bilakaera==
35. lerroa:
Lehenengo bi hamarkadetan, bestalde, inbertsiogileak espainiar edo euskal herritar izan behar ziren Espainiako koroaren aginduz: kapital falta nabarmena zen, eta horrek Konpainiaren kontra jokatu zuen, esperientzia faltarekin batera. 1803rako, [[Karlos IV.a Espainiakoa|Karlos IV.a]]<nowiki/>k Konpainiaren baimenaldia berritu zuen eta, era horretan, abantaila berriak ere eskuratu zituen: Espainiako erresumaz kanpoko inbertsiogileak onartzeko baimena eman zuen, baldin eta haien errege-erreginak Espainiako koroarekin gerran ez bazeuden; gainera, Asiako beste toki batzuetan fabrikak irekitzeko baimena eta Ameriketako zenbait porturekin ([[Buenos Aires]], [[Lima]], etab.) salerosketan aritzekoa, mugatuta bada ere. Asiako negozioen eta merkatuen ezagutza asko hobetu zuten, eta geografia eremu horretako merkatuak ireki zizkion Espainiako koroari. Une honetan, ehunak ugari inportatu ziren Indiatik batez ere eta, hartara, Espainiak gutxitu egin zuen Alemania eta Frantziako lurraldeekiko arlo horretan zuen menpekotasuna.
 
Nolanahi ere, nazioarteko egoera aldakorra eta etengabeko gerrak kaltegarriak izan zitzaizkion Konpainiari. 1793an, [[Konbentzio Gerra]] piztu zen Frantziarekin. 1794ko abuztuaren hasieran, frantses armada Hondarribi, Pasaia eta Donostiara heldu zen, eta Konpainiaren Donostiako Sailari eragin zion: bertan behera utzi zuen bere jarduera. Hala ere, 1794ko martxoan bertan, [[La Guaira]]<nowiki/>tik zetorren barku bat [[Cádiz|Cadizen]] porturatu eta abiatu zen, Euskal Herrira gabe. Juan Ignacio Lopeola Donostiako Saileko zuzendariak planak egin zituen hainbat arma eta nabigazioko tresnak eta paperak Pasaiatik Donostia, Lekeitio eta Elgoibarrera lekualdatzeko. Esteban Cabarrús laguntzailea bakarrik geratu zen Pasaian. Abuztuaren 6an, Donostia frantsesen kontrolpean geratu ondoren, errege agindu batek Konpainiari lotutako [[Soraluze|Soraluzeko]] su armen fabrika eta [[Tolosa|Tolosako]] arma zorrotzena husteko ezarri zuen eta, bertako langileekin batera, [[La Cavada|La Cavadara]] lekualdatzeko (Santander).<ref name=":03">{{Cite aldizkari|abizena=Díaz-Trechuelo|izena=Lourdes|egile-lotura=|izenburua=La Real Compañía de Filipinas en Guipúzcoa|aldizkaria=Itsas Memoria|argitaratze-lekua=Donostia|liburukia=4|alea=|data=|urtea=2003|orrialdea=374-378|url=http://untzimuseoa.eus/images/itsas_memoria_04/17%20DIAZ.pdf|sartze-data=2018-11-17|issn=}}</ref>
 
1803an Konpainiaren baimenaldia berritu eta gutxira, itsas armada aliatu espainiar eta frantsesek porrot historikoa izan zuten [[Trafalgarko gudua]]n [[Britainia Handia]]ren kontra (1805eko urria). Espainiako itsas armada handiarenak egin zuen. 1809an, Juan Manuel Gandasegiren zuzendaritzapean, Konpainia Britainia Handiko ikurraren pean funtzionatu zuen Ameriketako portuekin, baina gutxi iraun zuen, Ameriketako independentzia erreboltak luze gabe piztu baitziren (Buenos Aires, 1810). [[Iberiar Penintsulako gerra]]ren ostean, Espainiako koroaren finantzak lur jota zeuden, eta zorpean, gainera, Konpainiarekin. [[Fernando VII.a]]ren Diruzaintzak, orduan, maileguak itzuli ez eta, Ameriketako independentzia gerrak direla medio, Konpainiaren diru-funtsetan eskua sartu zuen berriz. Konpainiak ezin zien aurre egin bere hartzekodunei.<ref>{{erreferentzia|url=http://www.euskomedia.org/aunamendi/124780|egilea=[[Auñamendi Eusko Entziklopedia]]| izenburua=Real Compañía de Filipinas}}</ref>