Konbentzioaren Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Ondorioak: Lapurdiko deportazioa
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
37. lerroa:
Irailean, Ricardosek bi dibisio bidali zituen Perpinyàko gotorlekua hartzera, baina Eustache Charles d'Aoustek azpiratu zituen Paretstortesko guduan, irailaren 19an. Gudu horrek amaiera eman zion espainiarren aurrerabideari [[Rosselló]]n. Bost egun geroago, portugesen eta britainiarren laguntzari esker, Truillasen nagusitu baziren ere, Ricardosen osteek [[Tec]] ibairaino egin zuten atzerantz. Urriaren amaieran, porrot egin zuen frantziarrek [[Roses]]era egindako espedizioak. Azaroan, 5.000 portugaldar soldadu iritsi ziren Rosesera espainiarrei laguntza ematera. Urtea amaitu baino lehen, [[Cotlliure]] eta [[Portvendres]] bereganatu zituen Ricardosek, eta Tec ibaian egonkortu zen frontea. Negu hasieran, espainiarren eskuetan zeuden Els Banys, La Guàrdia, Vilafranca, Sant Elm, Portvendres, Cotlliure eta Bellaguardako gotorlekuak.<ref name="girona"></ref>
 
[[Fitxategi:Eastern Theater Pyrenees War 1793 to 1795.jpg|thumb|left|380px|Konbentzio Gerra, ekialdeko Pirinioetako kanpaina]]
Frantziako errekrutatze masiboak gerraren egoera erabat aldatu zuen [[1794]]tik aurrera. Urte hasieran, [[Jacques François Dugommier]] bilakatu zen ekialdeko Pirinioetako frantziar armadaren buru. Antonio Ricardos Madrilera joan zen, [[Manuel Godoy]]ri indar gehiago eskatzera, baina bertan zegoela hil egin zen, martxoaren 13an. Hamar egun geroago zendu zen haren ordezkoa, [[Alejandro O'Reilly]] jenerala. Beraz, Luis Firmin de Carvajal izendatu zuten Kataluniako armadaren buruzagi. Udaberri hasiera hartan, espainiar gudarosteak desabantaila handia zuen: 23.000 gudari besterik ez, 66.000 frantziar soldaduen aurrean. Le Boulouko guduan, apirilaren 29 eta maiatzaren 1aren artean, espainiarrak nahaspilan atera ziren ihesi Rosselló eta Vallespirtik. Maiatzean, tropa errepublikanoek Cotlliure eta Portvendre berreskuratu zituzten, eta espainiarrek bertan behera utzi zituzten Sant Elm, Els Banys eta La Guàrdiako gotorlekuak.<ref name="girona"></ref> Bellaguardako gazteluan, azkenik, 1.000 espainiar soldadu erabat setiaturik egon ziren maiatzaren 5etik; goseak eta [[eskorbuto]]ak joak, irailaren 17an amore eman zuten.<ref name="raco">{{erreferentzia|izena= Eduard |abizena= Vivas i Llorens |url= https://www.raco.cat/index.php/AnnalsEmpordanesos/article/viewFile/93140/164774 |izenburua=Guerra Gran. La batalla del Roure i el seu santuari |argitaletxea= Annals de l'Institut d'Estudis Empordanesos, 25, 1992. urtea, 109-148, raco.cat |sartze-data=2010-11-7}}</ref>