Izu Garaia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Labille-Guiard Robespierre.jpg|thumb|235px|[[Maximilien Robespierre]].]]
 
'''Izu Garaia''' edo '''Izualdia''' ({{lang-fr|la Terreur}}) [[Frantziako Iraultza]]ko aldi bat izan zen. [[1792]]ko [[abuztuaren 10]]ean aldarrikaturiko iraultzaren ondoren, auzitegi berezia eratu zen, [[Parisko Komuna]]ren eraginez. Auzitegi horrek susmagarrien epaiketak prestatu eta iraileko hilketak agindu zituen (Lehen Izua deiturikoa).
 
[[1792]]ko [[abuztuaren 10]]ean aldarrikaturiko iraultzaren ondoren, auzitegi berezia eratu zen, [[Parisko Komuna]]ren eraginez. Auzitegi horrek susmagarrien epaiketak prestatu eta iraileko hilketak agindu zituen (Lehen Izua deiturikoa). Erregearen bizitza salbatu nahirik aritu ziren [[gironda]]rrak Konbentziotik kanpo egotzi ondoren ([[1793]]ko ekainak 2), Iraultzak beste oztopo asko izan zituen: [[Europa]]ko estatuek haren aurka eraturiko armada, barneko kontrairaultza (federalisten altxamenduak, [[Vendéeko gerra|Vendéeko Gerra]], [[Chouannerie]]) eta [[ekonomia]] eta finantzen egoera larria. Horrek guztiak herri-mugimendu erradikalaren (''[[sans-culotte|sans culottes]]'') gorakada eragin zuen, eta, berauek 1793ko irailaren 4 eta 5ean egindakoen ondorioz, [[Maximilien Robespierre|Robespierre]] buru zuten menditarrek Iraultza bultzatzeko neurri funtsezkoak hartu zituzten.
 
Salbamendu Publikorako Batzordeak eta Segurantzarakoak kudeaturiko Bigarren Izu horretan, berdintasun soziala helburu zuten lege ekonomikoekin batera, kontrairaultzaileen aurkako errepresioa hedatu zen [[Frantzia]] osora (Parisko Auzitegi Iraultzailea, Departamentuetako Auzitegi Kriminalak, Batzorde Militarrak). Euskal Herrira ere izua heldu zen [[Konbentzio Gerra|Konbentzio Gerran]] Mendebaldeko Pirinioetako Armada etortzearekin batera (1793): haiekin, [[Jean-Baptiste Cavaignac]] eta [[Jacques Pinet]] konbentzioaren ordezkariak heldu ziren, eta lapurtar euskaldunen kontrako izua zabaldu, euskara gaitzetsiz eta herritarren deportazio handi batez, Landetara.

Gizarte-maila guztietatik auzipetu zuten jendea: nobleak, apaizak, militarrak, erregeren aldekoak, espekulatzaileak, ondasun-biltzaileak. Guztira, 17.000 pertsonak galdu zuten bizia auzien ondorioz eta 25.000 inguruk auzirik gabe (altxatuak, legez kanpokoak, Frantziara itzulitako erbesteratuak).
 
Aurreneko oldarrean girondarren buruzagiak eta [[Marie Antoinette|Maria Antonieta]] erori ziren (1793ko urrian). Gero, armada iraultzaileen garaipenak zirela eta, [[heriotza zigor|heriotz-zigor]]rak urritu ziren, baina [[1794]]ko udaberrian berriro abiatu ziren, aginpideari eusteko bitarteko gisa oraingoan ([[Jacques-Rene Hebert|Héberten]] jarraitzaileak, [[Georges Jacques Danton|Dantonen]] aldekoak). [[1794]]ko maiatzean departamenduetako auzitegiak kendu eta auzi guztiak Parisko auzitegira igarotzearekin batera Izu Handia deiturikoa abiarazi zen; auzipetuen garantiak ezabatu ziren (ekaina) eta 1794ko uztailaren 27 bitartean 1.300 pertsona baino gehiago gillotinatu zituzten. Data hartan, Izuaren antolatzaile batzuek moderatuekin elkarturik Robespierre eta bere jarraitzaileak ([[Couthon]], [[Louis de Saint-Just|Saint Juste]]) aginpidetik kanpora egotzi zituzten; [[Berolisko Konbentzioa]]k amaiarazi zuen Izu Garaia, Robespierre eta haren lagunak hilarazita.