Topografia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
25. lerroa:
 
== NEURKETAK ==
*Lur-neurketan., hainbat elementu erabiltzen dira, Neurtze-zinta, podometroa, lur-neurtzailearen eskuaira edo puntu batetik bestera dauden pausoak adibidez.
*Topografia klasikoan, puntu baten koordenadak adierazteko ez da sistema kartesiar tridimentsional bat erabiltzen. Koordenada sistema esferikoa edo polarra erabiltzen da eta hortik koordenada kartesiarretara pasatzen da.
 
33. lerroa:
 
Hainbat tresna, angeluak neurtzen dituzte, estazio totala adibidez. Distantziak neurtzeko bi metodo erabiltzen dira: distantzia estadimetrikoak edo zehatzagoa den distantziometria elektronikoa. Lehenengo metodoan takimetroa erabiltzen da eta bigarrenean estazio totala. Normalean estazio totala eta GPSa konbinatzen dira.
 
Nahitaezkoa da erreferentziako sistema geodesiko zuzenean lan egitea, ETRS89 Penintsulan eta Balear uharteetan eta REGCAN95 Kanariar uharteetan. Erreferentziako elipsoidea GRS80 izango da eta proiekzio kartografikoa UTM.
 
== ERABILERA ==
Gaur egun gehien erabiltzen den tresna estazio totala da. Makina horren bidez angelu horizontalak, bertikalak eta distantziak neurtu daitezke. Estazio totala zein koordenadetan kokatuta dagoen jakinda, neurtutako puntu guztien hiru dimentsioetako koordenadak jakin daitezke.
 
Hartutako datuen koordenadak prozesatuz, lurrazalaren xehetasunak grafikoki irudikatu daitezke. Bi punturen koordenadak jakinda, haien arteko distantzia edo altuera aldea kalkulatzea posiblea da.
 
Topografiari esker lurrazalaren xehetasunak planoetan irudikatu daitezke eta horregatik zuinketaren kontrakoa da. GPSaren erabilera dela eta teknika honen erabilera pixkanaka behera egin du, baina hainbat lekutan ez da posiblea GPSa erabiltzea kobertura faltagatik. GPSa erabiliz gero, lana arinago egiten da eta tresna horren zehaztasuna oso handia da. 2-3cm-koa era zinematikoan eta 2mm-koa era estatikoan neurtuz gero.
 
52 ⟶ 55 lerroa:
== TRESNAK ==
XVII. mendean, teleskopio errefraktorea asmatu zen. Ordura arte, lur-neurtzaileak haien lana egiteko gehien erabiltzen zutena, teleskopio eta tabloi batez konposatutako ‘plancheta’ (edo goinògraf) deituriko tresna zen.
 
XX. mendean angelu horizontalak eta bertikalak neurtzen zituen [[teodolito]]a asmatu zuten.
 
1950 eta 1960. urteen artean, topografian erabilitako teknikek bilakaera handia izan zuten. Distantzia eta angeluak aldi berean neurtzen zituzten distantziometro elektronikoak, teodolito elektronikoak eta estazio totalak asmatu ziren. Horiek guztiak asmatu baino lehen, distantziak lur-neurtzaileen kateak deituriko neurketa-zinten bidez neurtzen ziren.
 
 
 
== HISTORIA ==
Egun, oraindik ez dakigu topografia zehazki nondik datorren. Hormetan eta oholtxoetan aurkitutako irudikapenak direla eta, ikertzaileen ustez, lehen lan topografikoak, Egipton egin ziren. 1400. Urtean K.a. Garai hartako [[Herodoto]]k, Seostrisi esaten dio lurrak izateagatik zergak kobratzeko lursaila banatu behar dela. Hortik aurrera korda-tenedoreak deituriko lanpostu berria agertzen da eta haien lana lurrak neurtzea zen.
 
Egipton, lantzeko landa bakoitzaren zati bat faraoiarentzat zen. Lur zati hori muga baten bidez zehazki markatzen zen. Urtero, Nilo ibaiaren ur maila igotzen zenean, muga horiek ezabatzen ziren, eta hori zela eta urtero berriz markatu behar zituzten. Lan hori faraoiaren lur-neurtzaileak egiten zuten topografia erabiliz.
 
Beste ikertzaile batzuk, topografiaren jaiotza [[Miletoko Tales]]ekin eta [[Anaximandro]]rekin erlazionatzen dute.
P.Merlin ingeniari geografialariaren arabera, topografía jabetza pribatuarekin bat dator.
 
Topografia, teknologiaren garapenarekin bat garatzen joan da.
 
== OBRA ZIBILAK: ERAIKINAK, ZUBIAK, ERREPIDEAK, ETA ABAR. ==
Topografo batek, bere lana, obraren proiektua egin aurretik edo proiektua egiten den bitartean egiten du. Ingeniari edo arkitekto batek, lana egin aurretik, lursailaren eta elementuen plano milimetriko edo tridimentsionala behar du.
 
Horretarako topografia-ingeniari batek zuinketaz arduratzen da. Obraren mugak, elementuak neurtzeko erreferentzia ardatzak eta altueraren erreferentzia maila kokatzen ditu.
 
Obra egiten den bitartean, eraikuntza kudeatzaileak, ‘obraren egoera’ eskatu diezaioke topografoari. Obra egoera horren bitartez, obra, baldintza-agirian zehazten den moduan egiten ari dela erakutsi behar da. Obraren arabera, zehaztasuna handiagoa edo txikiagoa izango da.