Landare loredun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
formatua
19. lerroa:
 
== Angiospermoen definizioa ==
Angiospermoak (izen zientifikoa Angiospermae) landare loredun esaten zaien hazidun landareak dira. Horien loreen bertizilo edo espiralak, [[sepalo]], [[petalo]], [[Estamine|estamin]] eta [[karpeloetankarpelo]]etan antolatuta daude. [[GimnospermoenGimnospermo]]en kasuan, [[Polen|polena]] zuzenean obuluan jasotzen da; angiospermoetan, aldiz, karpeloek obuluak inguratu eta beraien estigmen azalean jasotzen dute. Hala, fruitua heltzen denean, haziak horren barnean bilduta egoten dira (lehen obulua karpeloan kokaturik dagoen bezala). Berezitasun horrek izena ematen dio landare-talde honi. Testu batzuetan angiospermoak loredun landare bakartzat hartzen dira. Izan ere, beste [[Espermatofito|espermatofita]] batzuen loratzea ezberdina da.
[[Fitxategi:Captura de pantalla 2018-11-16 a las 12.07.28.png|thumb|446x446px|Angiospermoen lorearen ezaugarriak]]
Angiospermoen loreek egitura berezia dute eta, gainera, fruituak organo berriak bezalakoak dira. Hala ere, horiek ez dira angiospermoak gainontzeko espermatofitoetatik bereizteko modu bakarrak; izan ere, beste ezaugarri morfologiko bereizgarri batzuk ere badituzte: gametofito emearen murrizketa zelula gutxi batzuetara, [[ernalketa bikoitzabikoitz]]a eta xilema eta floema bereizgarriak.
 
Angiospermoei, beraien ezaugarri morfologiko bereizgarriak direla eta, espermatofito [[monofiletiko]] esaten zaie aspalditik. Baina, geroago, haien monofilia frogatu da DNAren analisi molekularren bidez.
 
Angiospermoen taldeak jasan zuen [[Dibertsifikazio|dibertsifikazioa]] harrigarria da. Fosil-erregistroan, [[Kretazeoa|Kretazeoan]] ageri dira (duela 130 milioi urte), eta garai horretatik aurrera oso ezberdinak diren espezieen hainbat fosil agertu dira. Gaur egun oraindik munduko landareen % 90 angiospermoen taldean sailkatzen dira. Angiospermoak espermatofitoen, [[enbriofitoenenbriofito]]en eta [[biridofitoenbiridofito]]en dibertsitatearen ordezkari nagusiak dira, 257.000 espezie bizidunekin.
 
Hainbat espezie izateaz gain, talde hau hainbat ohitura izateagatik eta ia posible diren [[nitxo ekologiko]] guztiak konkistatu izanagatik ere bereizten da. Morfologiari dagokionez, zuhaixka formakoak eta belarkarak bereizten dira. Habitatari dagokionez, aldiz, badaude angiospermo urtarrak zein lehortarrak, basamortuetan zein zingiretan, itsas mailan zein latitude altuetan hazten direnak. Espezieen dibertsitatea askoz ere altuagoa da eremu tropikal eta hezeetan; izan ere, ingurune horietan paisaiaren jaun eta jabe dira. Latitude altuetan, berriz, dibertsitatea jaisten da, eta [[Tundrako klima|tundrak]] bezalako zona hotzetan ia desagertzen dira. Azken horietan, [[koniferoakkonifero]]ak (gimnospermoak) dira nagusi.
 
Angiospermoak gizakiek kontsumitzen dituzten elikagai gehienen, eta bai lehengaien eta produktu naturalen iturri dira. Munduko elikagai gehienak soilik 15 espezietatik datoz.