Dieta mediterraneo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
50. lerroa:
Pertsona batek dieta mediterraneoa jarraitu nahiko balu, honakoak izango lirateke jarraitu beharko lituzkeen jarraibideak<ref name=":0" />:
# OLIBA OLIOA ERABILI GANTZ ITURRI NAGUSI MODUAN: Dieta mediterraneoan gehien erabiltzen den olioa da. E bitaminan, beta-karotenoetan eta gantz azido monoaseetan aberatsa den elikagaia da eta honek propietate kardiobabesleak ematen dizkio. Dieta mediterraneoaren altxorra da, mendeetan zehar eskualdeetako ohitura gastronomikoetan galdu gabe iraun duena, prestaketei zapore eta aroma bereizgarriak emanez.
# LANDARE JATORRIKO ELIKAGAI UGARI KONTSUMITU: FRUTAK, BARAZKIAK, LEKALEAK, PERRETXIKOAK ETA FRUITU LEHORRAK. Elikagai hauek bitamina, mineral eta zuntz iturri garrantzitsuak dira dieta mediterraneoan, eta aldi berean ur ekarpen handia dira. Ezinbestekoa da egunean 5 fruta eta barazki anoa hartzea. AntioxidatzaileAntioxid eta zuntz kopuru altua duten elikagaiak direnez gero, lagungarriak dira gaitz kardiobaskularrak eta hainbat minbizi prebenitzeko.
# OGIA ETA ZEREAL JATORRIKO ELIKAGAIAK (PASTA, ARROZA ETA BEREZIKI HAUEN PRODUKTU INTEGRALAK) EGUNEROKO ELIKADURAREN PARTE IZAN BEHAR DIRA: Elikagaien kontsumoa ezinbestekoa da, karbohidratoetan aberatsa den konposizioa dutelako. Gure eguneroko ariketetarako beharrezko energiaren zati handi bat lortzen dugu hauengatik.
# GUTXI PROZESATUTAKO ELIKAGAIAK, FRESKOAK ETA GARAIKOAK EGOKIENAK DIRA: Garaiko produktuak aprobetxatzea garrantzitsua da, hauen momenturik onenean kontsumitzen ditugu modu honetan, bai nutrienteen ekarpen aldetik eta baita era zapore eta aromaren aldetik.
# ESNEKIAK EGUNERO HARTU, GEHIEN BAT JOGURTA ETA GAZTA: Nutrizionalki, esnekiak balio biologiko altuko proteina iturri dira, baita ere mineral eta bitamina iturri. Hartzitutako esnearen kontsumoa osasunerako hainbat onurei lotzen zaio, izan ere, elikagai hauek mikroorganismo biziak dituzte eta honek heste floraren oreka mantentzen laguntzen du.
# HARAGI GORRIA NEURRIZ HARTZEA KOMENI DA, ETA AHAL DEN NEURRIAN GISATUTA EDO BESTE ERREZETEN PARTE BEZALA. PROZESATUTAKO HARAGIA KANTITATE TXIKIETAN HARTUKO DA, PLATER EDO BOKATEN OSAGAI BEZALA: Animalia jatorriko gantzen gehiegizko kontsumoa ez da osasunarentzat ona. Horregatik, kantitate txikien kontsumoa bultzatzen da, ahal izanez gero gantzik gabeko haragiak eta betiere barazki eta zerealekin batera doazen plateretan.
# ARRAIN UGARI HARTZEA ETA ARRAUTZAK NEURRIAN: Arrain urdina astean 1 edo 2 aldiz hartzea gomendatzen da, izan ere, elikagai hauen gantzek (naiz eta animalia jatorrikoak izan) gaixotasun kardiobaskularrei aurre egiteko egokiak diren landare jatorriko gantzaren propietate antzekoak dituzte. Arrautzek kalitate oneko proteinak dituzte, baita ere gantzak, bitaminak eta mineralak. Asten zehar 3 edo 4 arrautza hartzea arrain eta haragi kontsumoaren aurrean alternatiba bat izan daiteke.
# FRUTA FRESKOA IZAN BEHARKO LITZATEKE OHIKO POSTREA. GOZOKOAK ETA PASTELAK NOIZEAN BEHIN KONTSUMITU BEHARKO LIRATEKE: Frutak gure eguneroko elikadurari kolorea eta zaporea ematen dioten elikagai oso nutritiboak dira, eta aukera ona dira hamaiketako edo askari moduan hartzeko.
# URA DA MEDITERRANEOAN EDARI NAGUSIA. ARDOA NEURRIZ ETA OTORDUETAN SOILIK HARTU BEHAR DA: Ura gure dietan ezinbestekoa da. Ardoa tradiziozko edaria da dieta mediterraneoan, osasunerako efektu onuragarriak izan ditzakeena neurriz hartuz gero, eta betiere dieta orekatu beten testuinguruan.
# ARIKETA FISIKOA EGUNERO EGITEA EGOKI JATEA BEZAIN GARRANTZITSUA DA: Fisikoki aktibo mantentzea eta egunero gure gaitasunetara egokitutako ariketa fisiko egitea oso garrantzitsua da osasun egoera ona mantentzeko
 
TONTO EL QUE HAYA LLEGADO AQUI Y NO PUEDA SEGUIR LEYENDOLO. HIHIHI
== Dieta mediterraneoaren inguruan egindako ikerketak ==
 
=== Predimed<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Predimed.es|url=http://www.predimed.es/|aldizkaria=Predimed.es|sartze-data=2018-03-05}}</ref> ===
Dieta mediterraneoaren inguruan egindako kohorte ikerketa bat da, honek arrisku kardiobaskularren aurrean dauzkan onurak aztertzeko.
 
Bi dieta mediterraneoen eraginkortasuna aztertu da (bat oliba olio birgin-extrarekin hornitua; eta intxaurrekin), kontrol dieta batekin konparatuz (gantz gutxiko dieta) arazo kardiobaskularraren prebentzioan.
 
===== Ikus gehiago =====