«Motia»: berrikuspenen arteko aldeak

8.067 bytes added ,  Duela 3 urte
ez dago edizio laburpenik
(Orri berria: «{{artikulu nabarmendua}} {{Aztarnategi arkeologiko infotaula | izena = Motia | bertoko_izena = | ezizena = | irudia = Sicily 2008 082 Mozia....»)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
 
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
| oharra =
}}
 
 
 
 
 
[[File:Antzinako Sizilia.png|thumb|300px|<small><center>Siziliako antzinako hiriak</small>]]
 
[[File:Mozia (posizione).png |thumb|300px|<small><center>Motiako posizioa</small>]]
 
[[File:StatuenMozia.jpg|thumb|300px|<small><center>Motiako auriga (K.a. V. mendea)</small>]]
 
[[File:Mozia-kothon-baal-tempel.JPG|thumb|300px|<small><center>Motiako Baal tenplua</small>]]
 
[[File:Sicily 2008 082 Mozia.jpg|thumb|300px|<small><center>Motiaren aztarna arkeologikoak</small>]]
 
 
 
Motia (antzinako grezieraz: Μοτύη, Μοτύα; italieraz: Mozia, Mothia; Sizilieraz: Mozzia), antzinako hiri indartsu bat zen, Siziliako mendebaldeko kostako irla batean kokaturik Drepanum (gaurko Trapani) eta Lilibeum (gaurko Marsala) artean. Monje basiliek, XI. mendean, irla San Pantaleo berrizendatu zuten. Stagnone urmaelean datza, Marsalako udalerrikoa izanik.
 
Irlaren neurriak honako hauek dira: 850 metro luze, 750 zabal eta Siziliako kostatik kilometro batera dago. Antzinean, lubeta batek lotzen zuen irla eta kosta, bakarrik gurdiak gurpil handiekin hirira errazago heltzeko (Diodorus Siculus XIV. 48.).
 
Marmolezko eskultura bat aurkitu zen 1979an Motiako auriga bat irudikatuz (BELL, Malcolm Bell (1995): , III Memoirs of the American Academy in Rome Vol. 40 “ The Motya Charioteer and Pindar's "Isthmian 2" , 1-42 or.) ()
 
 
 
 
 
==Historia==
 
Hiriaren sorrera, agian, K.a. VIII. mendean gertatu zen, hau da, Kartagoren fundazioa baino mende bat beranduago. Fenizioen kolonia bat izan zen, gustuko zutenak antzeko tokietan merkataritzako guneak eraikitzea baina denborren poderioz, hiri garrantzitsu bat bilakatu zen. Feniziarrek bizitzeko ez zen irla, haren garaiko hiri aberatsenetako bat bilakatu zuten. Urmaelaren defentsa naturala zen baina harresiez inguratuta zegoen ere. Haize-errotak eta putzuak erabiltzen ziren ura lurruntzeko eta gero gatza ehotzeko eta findatzeko. Gaur egun, errotak eta gatz-putzuen (Ettore Infersa izenekoak) jabeek konpondu dituzte bisitagarriak izateko.
 
Greziarrek, haien ohiturei eutsiz, izena kondairazko jatorri bati lotzen zuten: hiriaren izena Motya emakumearengandik zetorren, Heraklesekin zerikusia zuena (Stephanus of Byzantium). Aurkitutako txanpoien arabera, Motia izena feniziar Mtw hitzetik dator, artilea iruteko gunea esan nahi duena.
 
Siziliako beste feniziarren koloniak bezala, Kartagoren agindupean erori zen, nahiz eta Diodorok esan kartagotar kolonia zela, beharbada ez zen guztiz egia izan. (Thucydides vi. 2 ; Diod. Xiv. 47.).
 
Siziliako greziar koloniak ugaritu eta handiagotu zirenean, feniziarrek utzi zuten etorri berrien ondoko eremuak eta hiru kolonia nagusien ndoan ezarri ziren, hau da, Solunte, Panorno eta Motia (Thuc. l. c. ).
 
Azken hau, Kartagotik eta Afrikako komunikazioetan hurbil, eta, gainera, babestutako toki batean zegoenez, bilakatu zen kartagotarren gotorlekurik preziatuena eta irlako merkataritzarako hiririk onena (Diod. Xiv. 47. ). Dirudienez, Lilibeok antzeko garrantzia izan zuen zenbait denbora beranduago.
 
Hala ere, Motia oso gutxi aipatzen da historian haren setioa pairatu arte. Lehenengo aipamena Hekateko Miletokoa da (Stephanus of Byzantium s. v.. ), geroago Tuzididesek dio atenastarren espedizioaren garaian (K.a. 415), Motia zela feniziarren koloniarik handiena (Thuc. vi. 2.). Zenbait urte geroago, K.a. 409an, Hannibal Magonek kartagotar armada Lilibeon lehorreratu zenean, jeneral horrek itsas-armada Motiako golkoan ainguratu ondoren, lurretik Selinontera abiatu zen hiria erasotzeko (DIOD. XIII. 54, 61.). Hiri hori suntsitu zen, baina kartagotarrek alde egin ondoren, Hermokrates, Sirakusako erbesteratu bat, horretan aurkitu zuen babesa eta handik jarraitzaile askorekin arpilatzen zituen Panornoko eta Motiako eskualdeak (Id. Xiii. 63.). Hamilkarrek egindako espedizioan K.a. 407an, hi hiri hauek etengabean eman zien abegi kartagotar flotari(Id. xiii. 88.).
 
 
 
===Motiako setioa===
 
Hiri honen kokapenaren garratziarengatik, Dionisiok eraso egin zuen K.a. 397an. Motiako biztanleek uste zutenez Kartagok lagunduko ziela, borrokarako prestatu ziren kontinenterekin lotzen zuen lubeta moztuz. Dionisiok beste berri bat eraiki behar zuen eta katapultak ekarri zituen harresiak apurtzeko, baina motiarrek erresistentzia gogorra jarri zuten. Behin murruak zeharkatu ziren, motiarrek kalez-kale eta etxez-etxe defendatu zuten hiria. Azkenean, hiria konkistatu ondoren, greziarrek popuazilio guztia hil zuten (Diod. Xiv. 47-53.).
 
Horren ostean, Dionisiok garnizio bat jarri zuen Biton esanetara. Bitartean, Leptines, anaiak, ontziteriaren almirantea zen, baina K.a. 396ko udaberrian, Himilkon Palermon lehorreratu en eta ahalegin handirik gabe Motia berreskuratu zuen. (Ibid. 55.). Hala ere, Motiak ez zuen aurreko garrantzia berreskuratu, Himilkonek, seguruago zelakoan, Lilibeo fundatu zuelako eta Motiako biztanleria hara eraman zituen (Diod. xxii. 10. p. 498.).
 
Harrez geroztik Motia historiatik desagertu zen, eta irla horrtan bakarrik arrantzale batzuk bizi ziren. Erromatarrek Sizilia konkistatu zutenean, Lehen Gerra Punikoan (K.a. 264-241) Lilibeok eklipsatu zuen Motia.
 
Nahiz eta Motiak greziar populaziorik ez izan Dionisioren konkista baino lehen, "ΜΟΤΥΑΙΟΝ" greziar inskripzioekin txanponak aurkitu dira. Inguruko Segestan gauza bera egin zuten (Eckhel, vol. i. p. 225.).
 
 
 
 
 
===Erdi Aroa===
 
Erdi Aroan Basiliotar praileek ezarri ziren irlan eta San Pantaleon izendatu zuten. 1888an Joseph Whitakerrk aurkitu zuen hiria.
 
 
 
 
 
===Gaurko egoera===
 
Hasieran, Motiaren kokapena zenbait geografok dudak jarri zuten baina William Henry Smythek argi identifikatu zuen hiri hori, Lilibeo eta San Teodoro muinoen artean zegoena. Kostak badia sakon bat du, honen aurrean hainbat harkaitz daudela, Stagnone izenekoak. Harkaitzen eta kostaren artean, San Pantaleón irla dago, non, antzinako hiri baten aztarnak identifikagarriak diren, hala nola, harresien atal batzuk eta hauetako bi sarrerak. Irla osoan zehar txanponak, adreiluak eta zeramikazko atalak aurkitu dira. Aztarnategiaren perimetroa ez da 2,5 km baino handiagoa eta han bakarrik arrantzale bizi dira (William Henry Smyth, Sicily, pp. 235, 236.). Agerian dagoen hiriaren hedadura ados dago Diodorok esandakoarenkin. Honen arabera, etxeak altuak ziren, eraikuntza sendokoak eta kale estuak zituen biztanleen defentsa ahalbiderateko. (Diod. Xiv. 48, 51.).
 
Whitaker Foundation (Palermo) da Motia irlaren jabea, hau ospetsua da Marsala ardoengatik. Hor bisita daitekeena da: museo txiki bat eta zenbait zibilizazioren ondo zaindutako hondakinak. Motiako aztarnek Egipto, Korinto, Atika, Erroma eta Heleniar zibilizazioetatik eragina dute.
 
Tofeta hilerria ezaguna da. Honetan errausten ziren umeak Tanit edo Ba‘al Hammon jainkoei sakrifizio gisa eskainitakoak. Antzinako egoitza asko publikoarentzat zabaldu dira. Gidariek bisitarientzat ingelesez eta italieraz azaltzen dute.
 
 
 
 
 
==Arkeologia==
 
Motiako aurigaren eskultura, 1979an aurkitu zena, ikusgai dago Giuseppe Whitaker museoan. Gurdi-lasterketa baten garaile horrek oso aberatsa izango zen lan hori agintzeko. Feniziar gotorlekuen barruan aurkitu zen, eraiki zirenak Dionisiok, K.a. 397an, Motia inbaditu baino lehen. Horren kalitatea aztertuz gero, egilea izango zen greziar bat pertsiarren porrotaren garaian bizi zena. Litekeena da, eskultura hau kartagotarrek, K.a. 409-405. urteen artean, greziar hiri batetik egindako arpilaketa izatea (The Motya Charioteer and Pindar's "Isthmian 2" Malcolm Bell, III Memoirs of the American Academy in Rome Vol. 40 (1995), pp. 1-42 ).
 
2006ko martxoan egindako indusketek agerian utzi zituzten etxe bat harresien ondoan. Lan horiek agerian utzi zuten Motia populatuta zegoela greziarren suntsitu ostean. Aurkitutakoaren artean sukaldaritzarako kaikuak, feniziar estiloko edalontziak, aldareak eta iruteko tresnak.
 
==Fikzioan==
 
L. Sprague de Camp.ek 1965ean idatzi zuen The Arrows of Hercules eleberri historikoa, non “K.a. 399ko” Motiako gudua gertakizun handiena den.
 
== Erreferentziak ==
 
{{erreferentzia zerrenda|2}}
 
 
 
[[Kategoria:Siziliar gerrak]]
 
 
 
[[Kategoria:Sirakusa]]
13.434

edits