Lehen sektore: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 150.241.162.249 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Lainobeltz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
12. lerroa:
== Nekazaritza ==
'''Nekazaritza''' edo '''laborantza''' lurra landuz [[Landare|landareak]] edo [[Zuhaitz|zuhaitzak]] hazi eta bertatik batez ere [[gizaki]] zein [[Abere|abereentzako]] [[Janari|elikagaiak]] ([[Fruitu|fruituak]], [[Barazki|barazkiak]], [[Zereal|zerealak]]) ekoizten dituen hazkuntza-jarduera da.
 
=== Nekazaritza: faktore fisikoak eta giza faktoreak ===
[[Fitxategi:Water storage cells of Agriculture.jpg|thumb]]
Nekazaritza lurra lantzea da, giza eta animalia kontsumorako elikagaiak eta industriarako lehengaiak eskuratzeko. Iraganean, faktore fisikoek gaur egun baino eragin handiagoa zuten nekazaritzan, [[teknologia]] aurrerapenek zenbait oztopo gainditzeko aukera eman baitute.
 
Hala ere, oraindik faktore fisikoek eragina izaten segitzen dute. Hauek dira faktore fisiko nagusiak: [[Erliebe (geografia)|Erliebea]], [[lurzoru]] mota eta [[klima]].
 
Giza faktoreek ere bere eragina daukate nekazaritzan: era horretan ustiategiaren tamaina, laborantza sistema eta laborantza barietate mota desberdinak aurkitzen ditugu. Ustiategiak tamainaren arabera [[latifundio]] edo [[minifundio]] izan daitezke eta deskribatzen duten formaren arabera ''[[openfield]]'' ala [[Bocage|''bocage'']], laborantza sistemaren arabera, aldiz, nekazaritza [[Nekazaritza intentsibo|intentsiboa]] ala [[Nekazaritza estentsibo|estentsiboa]] edo ureztatua ala lehorrekoa aurkituko ditugu eta laborantza barietateari dagokionean, azkenik, [[monolaborantza]] eta [[polilaborantza]].
 
=== Nekazaritza herrialde garatuetan ===