Antzara hankagorrizta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
esan dut antzar hankagorriztaren izaera
kendu dut informazioa ez duena balio
11. lerroa:
75-90 cm garai da eta Europako antzara handiena da. Antzara Hanka hori urria baino handixeagoa besterik ez bada ere. Azken horrengandik bereizten duena itxura orokor argiagoa eta sendoagoa da. Bi sexuen lumajea gris nabarra da, bizkarrean ilunagoa eta uzki aldea erabat zuria. Txatal gris nabariak ditu hegoen gainaldean. Mendebaldeko Europan gehien den subespezieak laranja-koloreko moko eta hankak ditu. Oso zaratatsua da eta migrazioko taldeak, askotan “V” forma eratuz doazenak, maiz entzumenaz detektatzen dira ikusmenaz baino lehenago. Eurasian oso zabaldutako espeziea da.7 urteko bizi iraupeneko animalia da. Dauden bi subespezieetatik, argi eta garbi urritzen ari den ekialdekoa baino askoz ere ugariagoa da mendebaldekoa. Hainbat tamainatako ur-masen inguruan habia egiten du, eta ez dio axolarik ura geza, gazia edo gazikara izan, baina betiere oso zona irekia izan behar du. Batez ere landareak (bai ur azpikoak eta bai lehorreko gramineoak) jaten ditu, baina ornogabe txikiak ez ditu bazter uzten. [[Urdaibai]]n ugaria da eztei ondoko migrazioan eta batzuetan negua igarotzeko talde txikia (bi dozena baino gehiago ez) geratzen da. [[Anbe]]ko [[polder]]rean ibiltzen dira, baina askotan, gizakiek eragindako eragozpenak direla eta, San Kristobalera edo Kanalera joaten dira. Belarrez elikatzen da gehienen bat eta zuloak egiten ditu lurrean sustraien bila.
 
Lehen saldoak urrian azaltzen dira, baina migrazioko goi-maila azaroan izaten da. Negua igarotzen duten aleak abenduan iristen dira eta otsaila edo martxoa arte egoten dira; sasoi horretan eztei aurreko migrazioa ozta-ozta nabaritzen da oso itxusia da.
 
== Taxonomia ==