Brusela: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
178. lerroa:
 
== Historia ==
Brusela izena lehenbiziz ''Broucsella'' moduan agertu zen. Izenaren jatorria ''bruk'' (zingira) eta ''sell'' (kokaleku), hau da, zingiraren kokaleku hitzetatik dator<ref>Geert van Istendael Arm Brussel, uitgeverij Atlas, ISBN 90-450-0853-X</ref>. Bruselaren jatorria San Gaugericusen kapera bat izan zen, Senneko irla batean eraikita 580 urtearen inguruan<ref>"Brussels History". City-data.com. Retrieved 5 July 2009.</ref>. San Vindicianusek, Canbraiko apezpikuak, ''Bosella'' aipatu zuen 695ean<ref>Jean Baptiste D'Hane, François Huet, P.A. Lenz, H.G. Moke (1837). Nouvelles archives historiques, philosophiques, et littéraires (in French) 1. Gent: C. Annoot- Braeckman. p. 405</ref> oraindik herrixka bat zen. Bruselaren fundazio ofiziala 979aren inguruan kokatzen da, Behe Lotaringiako Karlos dukeak Santa Gudulako erlikiak ekarri zituenean [[MoorselMoorslede]]etiktik San Gaugericus kaperara. Karlosek lehenengo gotorlekua eraiki omen zuen, irla berean.
 
Leuveneko Lambert I.ak Karlosen alabarekin ezkontzean, Bruselako konderria lortu zuen. Tokia ondo kokatuta zegoenez, Senneren ondoan eta [[Brujas]], [[Gante]] eta [[Kolonia (Alemania)|Koloniako]] bidean, Brusela laster hazi eta merkataritza gune garrantzitsua bilakatu zen. Populazioa 30.000 biztanle izatean, ondoko zingirak lehortu zituzten hiriaren hazkundea errazteko. Leuvengo kondeek ''Brabanteko dukeak'' titulua eskuratu zuten 1183-1184 artean. XIII. mendean hiriak lehenengo harresiak izan zituen<ref>{{nl}} Zo ontstond Brussel Vlaamse Gemeenschapscommissie – Commission of the Flemish Community in Brussels</ref>.
185. lerroa:
Hiria etengabeko handitzeak behartu zuen beste harresi eraztun bat eraikitzea (1356-1383). Gaur egun posible da hauetariko aztarna batzuk ikustea, gehienbat eraztun txikiarenak. Alderdi zaharra inguratzen duten zenbait errepidek nabarmen adierazten dute nondik zihoan antzinako murrua.
 
XV. mendean, [[Margarita III.a Flandriakoa|Flandesko Margarita III.a]] eta [[Filipe I.a Borgoinakoa|Filipe Burusoilaren]] (Burgundiako dukea) ezkontzaren ondorioz, ''Valois Etxea ''eta [[Brabanteko dukerria]] bildu ziren, haien Antonio oinordekoarekin. Geroago, leinu hau [[Habsburgo]]ekin lotu zen ([[Maximiliano I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Austriako Maximiliano]], ''Maximiliano I.a, Erromako Enperadore Santua'' eta Burgundiako Mariaren ezkontza, Bruselan jaio zena). Honen ondorioz, Brabantek independetziaindependentzia galdu zuen baina Brusela Herbeheretako hiriburua bilakatu zen.
 
1516an [[Karlos I.a Espainiakoa|Karlos V.a]], 1506tik Herbeheretako oinordekoa, Espainiako errege aukeratu zuten Bruselako katedralean. Aitonaren heriotzaren ondoren, Maximiliano I.a 1519an, Habsburgoren inperioa heredatu zuen, beraz, Erromako Enperadore Santuaren titulua ere.
191. lerroa:
1695ean, [[Frantziako Luis XIV.a]]k agindu zuen Brusela bonbardatzea. Gertaera honek eta ondoriozko suteak eragin zuten Bruselak inoiz izan duen hondamendirik handiena. Plaza Handia eta 4.000 etxe birrindu ziren. Geroago, hiriko gunea berreraiki zen itxuraldaketa sakonarekin, gaur egun nabaria dena. 1746an, Frantziak [[Austriako Ondorengotza Gerra]]n hiria okupatu zuen, baina hiru urteren buruan Austriari bueltatu zion.
 
Bruselak [[Austriar Herbehereak|Austriarekin]] iraun zuen 1795era arte, Frantzia Herbeheretako hegoaldeaz jabetu zenean. Brusela Dyle departamentuko burua bilakatu zen eta Frantziaren menpean egon zen 1815era arte. Urte horretan [[HerbeheretakoHerbehereetako Erresuma Batua]]ren zati bat zen. Dyle departamentuak Hegoaldeko Brabant izena hartu zuen, Brusela hiriburua izanik.
 
1830ean, [[Belgikako Iraultza]] gertatu zen Auber operaren antzezpen baten ostean, ''Porticiren mutua'', [[La Monnaie]] antzokian. Brusela aukeratu zen estatu eta gobernu berriaren egoitza izateko. 1831ko uztailaren 21ean, [[Leopoldo I.a belgiarrenBelgikakoa|Leopoldo I.a]] belgikarren lehenengo errege izendatu zen. Honek harresiak botatzeaz gain eraikin berriak altxatu zituen ere. Independentziaren ondoren, hiriak hainbat aldaketa izan zituen. Senne ibaia osasunerako arrisku handia bilakatu zenez, estali zen eta horren lekuan bulebarrak agertu ziren.
 
Belgikaren independentzia unean, Bruselako populazioaren bi heren hizkuntzaz nederlanderadunak ziren, nahiz eta 1921. arte frantsesa administrazioko hizkuntza bakarra eta eliteen hizkuntza izan zen. XIX.-XX. mendeetan zehar azken hau bihurtu zen hiriko biztanle gehienen hizkuntza. HalaereHala ere, aipatutako urtean, Belgika hiru hizkuntz-eskualdetan banatu zen: Flandrian nederlandera, Valonian frantsesa eta Bruselan elebiduna.
 
[[Lehen]] Mundu Gerran, alemaniarrek Brusela okupatu zuten kalte handirik egin gabe. [[Bigarren Mundu Gerra]]n, berriz, britainiarrek alemaniarren eskuetatik askatu zutenerako, egindako kalteak handiagoak izan ziren.
 
Gerraren ondoren, Brusela modernizatu zen. Ipar-hegoaldeko konexioa, hiriko tren geltokirik handienak lotzen zituena, 1952an bukatu zen. Bruselako premetroa 1969an eta metroa 1976an amaitu ziren. 1960tik Brusela, ''de facto'', [[Europar BatasunekoBatasun]]eko hiriburua bilakatu zenez eraikin historiko ugari behera bota ziren beste berri batzuk kokatzeko haien lekuan. Prozesu honi ''Bruselizazioa'' deitu zen.
 
Brusela [[Brusela-Hiriburua eskualdea|haren eskualdearen]] hiriburua da 1989tik. Bere estatusa elebiduna da eta Flandes eta Valoniarekin Belgikako hiru eskualdeak osatzen ditu<ref>Belgikako konstituzioaren 3. artikulua</ref>.