Lehen Mundu Gerra Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
23. lerroa:
 
Geroztik, euskararen transmisioan etenaldi luze bat izan zen Ipar Euskal Herrian. Ez bakarrik gerraren ondorioz, baina euskaldun izatea zama gisa bizi izan zuten anitzek.<ref name=Bidegain20081111/> Lehen Mundu Gerrak [[Frantziako Iraultza]]k baino eragin handiagoa izan zuen euskal nortasunaren zutabeetan.<ref name="Egaña20111106"/> Frantziaren ''[[batasun sakratua]]'' sortuko da Lehen Mundu Gerrarekin; [[frantses nazionalismoa]]ren faboretan mugimendu indartsu batek eramanen ditu gerra hartako gudari ohiak eskuin ideologiara, bereziki Ipar Euskal Herriko barnealdean, buru gisa agertzen dela [[Jean Ibarnegarai]] diputatua, [[Nafarroa Beherea]]n eta [[Zuberoa]]n hautetsia, eskuin muturreko gizona,<ref>{{Erreferentzia|egile1-lotura= Jean Haritxelhar |izena1=Jean | abizena1= Haritxelhar |url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/euskera/74650.pdf |izenburua= Gerla Zibila: Iparraldeko ikuspegia |aldizkaria=Euskera | urtea= 2009 |orrialdea= 54}}</ref> Lehen Mundu Gerran zauritu zutelako [[Ohorezko Legioa|Ohorezko Legioko]] dominarekin saritua.
 
1918an erasoak eten eta handik zortzi hilabetera, Baionan sartu zen [[Frantziako Lurreko Armadaren 49. infanteria-erregimentua|49. erregimentua]], eta, ''[[Courrier de Bayonne]]'' aldizkariaren esanetan, omenaldiz betetako eguna prestatu zuten gerran aritutakoei harrera egiteko. [[Guy Cazenave]] tenoreak eman zion amaiera omenaldiari. ''[[Marseillesa|Marseillaise]]'' kantatu zuen, eta gero, norbaitek hala eskatuta, [[Gernikako arbola (abestia)|Gernikako Arbola]]. "Halaxe amaitu zen zeremonia, guztia bikain laburtzen duten hitz batzuekin: Viva Eskual-Herria eta Eskualduna!", argitaratu zuen ''Courrier de Bayonne''k.<ref>{{erreferentzia|egunkaria=[[Berria]]|data=2018-11-11|izenburua=Mende bat Gerla Handia amaitu zela|url=https://www.berria.eus/albisteak/159107/mende_bat_gerla_handia_amaitu_zela.htm| postscriptum = CC BY-SA 4.0 lizentziapean}}</ref>
 
== Hego Euskal Herria ==