William Shakespeare: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t hizkuntzazko zuzenketak
23. lerroa:
[[Fitxategi:Globe theatre london.jpg|thumb|250px|eskuinera|<small>[[The Globe]] antzokia. Shakespearek antzerki konpainia bat sortu zuen han, eta bere antzezlanak taularatu zituen. Gaur egun ere, haren antzezlanak taularatu ohi dira han bertan.</small>]]
 
[[1593]]-[[1595]] bitartean komedia hauek idatzi zituen: ''The Two Gentlemen of Verona'' («Veronako bi zaldunak»), ''Love's Labour's Lost'' («Amodio-nekegalduak») eta ''The Taming of the Shrew'' («Piztiaren heziketa»). Bigarrena idazle gazte baten lana da: zorrotza, hizkera-aberastasun handikoa, eta garai hartako nahiz literaturari buruzko aipamen ugari dituena. Heldutasun handiagoko komediak dira ''[[A Midsummer Night's Dream]]'' («Uda gau bateko ametsa»), ''The Merchant of Venice'' («Veneziako Merkataria») eta ''Much Ado About Nothing'' («EzerezEzer ez eta festa»), 1595-[[1599]] bitartean idatziak. Shakespeareren komedien ardatza amodioa izan ohi da beti, eta emakume heroien bizkortasuna dute ezaugarri. ''Twelfth Night'' («Hamabigarren gaua») eta ''As You Like It'' («Zeuk nahi bezala») dira, biak [[1600]] aldera idatziak, Shakespeareren maisu-lanak genero honetan.
 
Patua eta familien arteko liskarrak direla eta, elkarrengandik bereizi eta gazterik hil beharra duten maitale gazteen istorio lirikoa da Shakespeareren lehen tragedia handia: ''[[Romeo eta Julieta|Romeo and Juliet]]'' («Romeo eta Julieta»); horren estiloa, ordea, literario eta artifizial samarra da batzuetan. ''Richard II'' tragediagintzan egindako beste saio bat da, ''Julius Caesar'' drama -[[Antzinako Erroma]]ko gaiekin zerikusia duen lehena-, ahalegin horretan emandako beste pauso bat da ([[1599]]), eta ''Henry IV'' lanaren bi zatiak Shakespeareren lorpen handienak dira drama historikoaren arloan. Bigarren tetralogia horrek lehen tetralogiaren aurreko gertaera historikoak ukitzen ditu, eta ''Richard II''-tik ''Richard III''-ra bitarteko dramek modu dramatikoan azaltzen dute historiari buruzko [[Tudor etxea|Tudortarren]] bertsio ofiziala.
 
Shakespeare bere tragediarik bikainenak idazten ari zen garaian, [[Jakue I.a Ingalaterrakoa eta VI.a Eskoziakoa|Jakue I.a]] izendatu zuten Ingalaterrako errege, eta bere babespean hartu zituen ''Chamberlain's Men'' taldekoak; aurrerantzean, izena aldatu eta ''King's Men'' («Erregeren Gizonak») izango ziren. Garai honetakoak ([[1600]]-[[1605]]) dira Shakespeareren lorpen artistikorik handienak: ''[[Hamlet]]'', ''[[Othello]]'', ''[[King Lear]]'' («Lear erregea») eta ''[[Macbeth]]''; azken honen [[Eskozia]]ri buruzko gaia, erregeren arreta erakartzeko izango zen agian. Tragedia hauetan agertzen dira bai Shakespeareren protagonista sonatuenak, baita haren poesia dramatikorik goi-mailakoena ere. Hamlet eta Othello-ren artean sailkatzen zailak diren hiru komedia daude, kutsu maltzurra eta tristea dutelako ''komedia arazodunak'' edo ''komedia ilunak'' izenez elkartzen direnak: ''Troilus and Cressida'', ''Measure for Measure'' («Neurriari neurriaz») eta ''All's Well that Ends Well'' («Ondo dago ondo amaitzen dena»). ''Timon of Athens'' («Atenasko Timon») obrak, aldiz, ez du inoiz arrakasta handirik izan.
34. lerroa:
[[1611]]an Shakespeare erretiraturik bizi zen Stratforden, baina [[John Fletcher]]-rekin batera historia kutsuko bi drama idatzi zituen, ''Henry VIII'' eta ''The Two Noble Kinsmen'' («Bi Senitarteko Aitoren Semeak»), eta galdutako beste hirugarren bat ere bai, ''Cardenio''.
 
[[1616]]ko apirilaren 23an hil zen, [[Miguel de Cervantes]] hil zen egun berean<ref>Fernando Gil-Delgado: Introducción a Shakespeare a través del cine. Madrid: Ediciones Internacionales Universitarias, 27. orld.</ref>., emazteari «nire bigarren oherik onena» utzi ondoren (ez dago argi zer adierazi nahi zuen; ezkon oheaz ari zen, beharbada). Ordurako, Shakespeareren 18 obra inguru zeuden argitaratuta, gehienak ''in quarto'' erako argitalpen piratetan, bistan denez, bere lanak argitaratzeaz arduratu ez zelako. [[1623]]an, Shakespeareren lagun eta lankide izan ziren John Heminge eta Henry Condell aktoreek haren antzezlan gehienak argitaratu zituzten. ''First Folio'' esan ohi zaion bilduma hartan, argitalpen piratetan baino testu hobeez gain, ordu arte argitaratu gabeko beste 18 obra ere ageri dira; horrela gorde ahal izan ziren etorkizunerako, bestela betirako galduko ziren obrak.
 
== Shakespeare denboran zehar ==
[[XVII. mendea]]n, Ingalaterrako antzerkigileen artean bigarren lekuan jartzen zuten Shakespeare, [[Ben Jonson]]en ondoren, eta baziren [[Francis Beaumont]]en eta [[John Fletcher|John Fletcherr]]en atzetik hirugarren jartzen zutenak ere; baina [[XVIII. mendea]]ren hasieran lehen mailara jaso zuen kritikak, eta geroztik ez da handik jaitsi. Iruzkingile batzuek ez dute onartu nahi Shakespeareren obrak Ingalaterra barneko probintzia batean lehen mailako eskola batera joandako gizon batenak direnik, eta drama horiek aristokrataren batek edo, gutxienez, [[Oxfordeko Unibertsitatea|Oxforden]] edo [[Cambridgeko Unibertsitatea|Cambridgen]] lizentziaturiko batek idatziak direla frogatzen saiatu izan dira. Hala, Oxfordko kondea, [[Christopher Marlowe]], [[Francis Bacon]], [[Elisabet I.a Ingalaterrakoa]]ren garaiko moja bati edota [[Jesusen Konpainia]]ri berari egotzi izan zaie obra horien egile izatea.
 
[[Fitxategi:Title page William Shakespeare's First Folio 1623.jpg|thumb|200px|eskuinera|[[1623]]ko ''First Folio'' idazlanaren azala. [[Martin Droeshout]]ek egindako Shakespeareren grabatua.]]
52. lerroa:
Badirudi Shakespearek ezin duela hitz egin irudirik gabe. Agian irudien erabilerak adierazten du ondoen idazle haren garapena. Hasierako irudiak arranditsuak dira, klixeak sarritan, distira poetikoaren fama hartzeko baino gehiago objektuak irudikatzeko aukeratuak.
 
Antzeko bilakaera sumatzen da [[erretorika]]n, [[sintaxi]]an, [[bertso]]etan eta [[antzerki]]an bertan ere. [[1590]] urtearen inguruan Londresko antzokiak astintzen zituzten antzezlanak gizon gazte batenak eta antzerkigintza gazte batenak ziren: obra kartsuak, baina aldakorrak. Agerraldi bakar batean erretorika ederra eta zentzurik gabeko hizkera jasoa aurki daitezke, estilo dramatiko bikaina eta zoritxarreko sormen zatiak. Garai batean esaten zen lan hauek lankidetzan eginak zirela, eta gaizki zeuden zatiak Shakespeareren lankideek egindakoak zirela orobat; eta batzuetan hala izango zen agian.
 
Baina, artista guztiek bezala, Shakespearek ere ikasi beharra zuen, bere ahalmenak probatu beharra, eta antzerkia erabili zuen horretarako. Honela, ''Titus Andronicus'' antzezlana nahaspila odoltsua bada ere, nahaspilarinahaspila hori beharrezkoa izan zen gero ''Macbeth'' eta ''King Lear'' obretako izu kontrolatua lortu ahal izateko. Eta ''Henry VI''-ko alegiazko istorioek eta gehiegikeriek, berriz, ''Richard III'' antzezlan bikaineko zital makiavelikoaren une gorenera eramaten gaitugaituzte zuzen-zuzenean.
 
== Idazlanak ==